2009/03/27

Deustuko txikienek ongi etorria eman diote korrikari

Deustuko Ikastolatik abiatu da Korrika txikia arratsaldeko 15:30etan. Ehunka ume bildu dira Jon Arrospide eta Iruña kalean, beraiek egindako petoa soinean zutela, euskararen aldeko lasterketa txikian parte hartzeko.



Txikienek banderolekin agurtu dituzte lekukoa hartu duten bi haurrak eta atzetik zetozen irakasle eta ume guztiak. Gurasoek “ongi etorri 16.korrika” zioen pankarta eraman dute. Ikastolakoek Deusto Ikastetxe Publikoaren atean lekukoa eman diete bertako ikasleei. Eta korrika txikiak aurrera segitu du. Blas de Otero kalea, Madariaga etorbidea, Luis Power, Botika Zahar parkera iritsi arte.

Ibilbidean zehar asko izan dira lehioetara atara direnak Korrikako kanta entzutean. Amaieran korrikalari guztiek indarra berreskuratu ahal izan dute AEKko kide eta eskoletako gurasoek banatu dituzten zukuei esker.