Aurten ere, Deustuko Ikastolak bere aldizkaria argitaratuko du eta bertan publizitatea sartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu. Aldizkarian, ikastolako komuniatea osatzen dugunon iritzi eta ikasle guztien argazkiez gain, ikasturtean zehar egindako jarduerei buruzko informazioa aurki daiteke. Gainera, 88 orrialdeak kolorez izango dira, zuen iragarkiak barne.
Aldizkaria ekainaren lehenengo hamabostaldian izango da kalean eta Ikastolako ia 600 sendik zuzenean jasoko dute. Deustuko hainbat komertziotan ere ikusgai jarriko dugu. Orotara, 1.000 ale aterako ditugu eta aurreko urteetan izandako harrera ikusita, zuentzako iragarbide egokia eta garrantzitsua dela uste dugu, aldizkariak ikusmin handia piztuko baitu eta sarritan egongo baita jendearen eskuartean.
Gutun honekin batera, publizitatea sartzeko dauden aukera ezberdinak eta moduluen prezioak bidaltzen dizkizuegu. Gutxi gora behera aste bete barru jarriko gara zuekin harremanetan berriro. Gure proposamena erantzun egoki bat izango duen uste osoz, begirunez agurtzen zaitu.
Deustuko Ikastolako Guraso Elkartea
Publizitate prezioak, guztia kolorez
Faldoia 4 modulu ....................... 94 euro
Faldoia 8 modulu ....................... 176 euro
Ikasleen argazki gehigarriaren azala .............................
Azken aurrekoak (2. eta 87.orrialdeak) ............................
Kontrazala (azken orrialdea) ..............................
0 iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada