Atzo gure seme-alaben bitartez aldizkariak banatu ziren. Ahal dugunean hemen bertsio digitala jarriko dugu, bitartean aldizkariari buruzko iruzkinak beherago dagoen 'x iruzkin' textua aukeratuta jarri ditzakezue.
Laster arte,
Ugutz
3 iruzkin:
Zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiet atzoko mendi martxan antolatzaile lanean ibili zirenei, dena hain ondo egon zelako eta den dena eskura jarri zigutelako. Oso egun ona pasa genuen, bidean hasi eta ikastolan amaituta. Hau guztia nostalgia apur batekin esaten dizuet DBHko umeak ditudalako eta laster amaituko zaigu festa hauetan parte hartzeko zentzua.
Bestetik eta gaia aldatuta, aldizkarian irakurritako artikulu bati buruz hitz egin nahi dizuet. Artikuluak saskibaloiaz hitz egiten du; ez dakit nork idatzi duen, ez baitago sinadurarik, baina, okerreko informazio bat dakar, eta hauxe dio:"Esan behar da aurten lehenengoz sortu dela mutilen taldea". Esaldi honetan dioena ez da zuzena, izan ere, 2004/05 ikasturtean mutil talde bat osatu zen lehenengo aldiz ikastolan, orduan bosgarren eta seigarren mailan zeuden hamar bat mutilekin, neure semea tartean. Asko kostata lortu zen taldea, futbola gustuko ez zuten ume batzuen gurasoei esker. Gainera esan behar da orduan hasi ziren guzti guztiek jarraitzen dutela jolasten, batzuek oso oso maila onean gainera: SAnturtziko saski baloi taldeko izarra dugu haietako bat kadete mailan, beste bat, Loiola Indautxuk hartu zuen eta berau ere goi mailan ari da. Beste guztiak La Salle ikastetxeko klubera joan behar izan zuten iaz, ikastolan federatzeko modurik ez zegoelako, eta gaur egun arte, behintzat, lagun taldea mantendu eta babestu egin dute La Sallen. Artikulua nork idatzi duen jakin ez dakigunez, eskertuko nizueke ikertzea eta informazio hau dagokionari helaraztea, DBHko 3 eta 4ko mutil batzuen sentimenduak astindu egin dira eta.
Argazki bat daukat zalantzarik balego.
Agur bero bat,
Bego
Mila esker zuri ;-) Mendi martxako antolatzaileei esango diet.
Kirola batzordekoek ere erantzunen bat emango dizute.
Laster arte,
Ugutz
Zuk diozun moduan mutilen lehen taldea 94. urteko taldea izan zen.
Gaur egun beste talde batzuetan jolastu arren urte batzuetan ikastolaren izenean jolastu zuten. Eta oraindik haietako asko ikastolako ikasleak dira.
Frogarik argiena beraiek irabazitako Berriotxoa torneoko garaikurra da.
Bakoitzari berea eman behar zaio.
Ikastolako kirol Batzordea
Publicar un comentario en la entrada