2009/03/28

Korrika! korrika!

Deustuk dagoeneko ongi etorria eman dio korrikari txikien alaitasunaren bitartez. Jarri dezagun ba doinua gure txikixek emandako lehen urratsei korrika 16ak gure herrira allegatu bitartean!


ONGI ETORRI, LAGUN!!

2009/03/27

Deustuko txikienek ongi etorria eman diote korrikari

Deustuko Ikastolatik abiatu da Korrika txikia arratsaldeko 15:30etan. Ehunka ume bildu dira Jon Arrospide eta Iruña kalean, beraiek egindako petoa soinean zutela, euskararen aldeko lasterketa txikian parte hartzeko.



Txikienek banderolekin agurtu dituzte lekukoa hartu duten bi haurrak eta atzetik zetozen irakasle eta ume guztiak. Gurasoek “ongi etorri 16.korrika” zioen pankarta eraman dute. Ikastolakoek Deusto Ikastetxe Publikoaren atean lekukoa eman diete bertako ikasleei. Eta korrika txikiak aurrera segitu du. Blas de Otero kalea, Madariaga etorbidea, Luis Power, Botika Zahar parkera iritsi arte.

Ibilbidean zehar asko izan dira lehioetara atara direnak Korrikako kanta entzutean. Amaieran korrikalari guztiek indarra berreskuratu ahal izan dute AEKko kide eta eskoletako gurasoek banatu dituzten zukuei esker.

Ehunka lagun Botika Zaharrean Bizkaiko eskola publikoen topaketa jaialdian

Martxoaren 18an, asteazkena, arratsaldeko 17:30etatik aurrera giro paregabeaz gozatu izan zuten “Bizi Euskal Eskola” lelopean antolatutako jaira hurbildu zirenak. Sortzen Ikasbatuaz elkarteak, Deustuko Ikastolaren laguntzarekin, antolatu zuen Bizkaiko eskola publikoen II. topaketa jaialdia eta maiatzak 24an, Iruñeako Takonera parkean eskola publiko berriaren jaiaren testuinguruan kokatu dute ekimena.



Deustuko Ikastolako trikitrilarien kalejira ostean, bertsolariek hasiera eman zioten jaiari. Ondoren, Santutxuko Karmelo, Ermua, Basauri eta Deustuko ikastoletako ikasleek dantza eta antzerki ikuskizuna eskaini zuten eta amaitzeko TZ taldearen kontzertua izan zen. Gainera arratsalde osoan zehar aurpegi margoketa, material salmenta, txozna eta kale animazioa egon zen.

Jaia posible egin duten ikastetxe guztiei, bereziki Deustuko Ikastolari eta Deustuko Jai Batzordeari eskerrik beroena adierazi zieten Sortzen Ikasbatuazekoek, “lan txukuna egin dutelako”. Era berean, eskola publiko euskaldunaren eredua aldarrikatu nahi zuten bertan. “Eskola publiko euskalduna aldarrikatzen dugu. Euskaraz bizi, kultura euskalduna bultzatu eta pedagogia berritzailea duen eskola parte hartzaile eta parekidea nahi dugu”, azpimarratu zuen Aitziber Martínez de Lagos, Sortzen Ikasbatuazeko koodinatzaile orokorrak.

Bestaldetik, Nafarroa eta Euskal Autonomi Erkidegoko eskola publikoen antolaketan dagoen administrazio zatiketa gainditzeko premia adierazi dute. Baita Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoako eskola publikoena ere. “Hezkuntza Sistema Propioa behar dugu Euskal Herri osoan, gaurko eskola publikoaren antolaketa askieza delako eta oztopo bihurtu delako”.

2009/03/25

BADATOR KORRIKA!

...eta gurean txikia da lehenengoa :-)

Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da korrika.

Korrika txikia umeen neurrira egiten den korrikaldia izaten da, bi urtero antolatzen den korrika nagusiaren aurrekaria izaten da.


KORRIKA TXIKIA DEUSTUN

Noiz: martxoak 26, osteguna.
hasiera: Deustuko Ikastola
ordua: 15:00


ibilbidea:


Ikusi mapa handiagoa


Ekintza honetan laguntzeko prest egongo bazina bi txanda prestatu ditugu laguntzeko; 15:00etan ikastolako atean eta 16:00etan ikastolako idazkaritzan.

Etortzeko aukerarik izango bazenu eskertuko genizuke. Ahal izatekotan euskara batzordeko e-postan baieztatu:
euskara(a bildua)deustukoikastola.org

Ondo izan

--
Guraso Elkarteko Euskara Batzordea

2009/03/09

Guraso.com ataria aurkeztu dute Arrasaten

Guraso.com gurasoen premiak asetzeko eta zalantzak argitzeko webgunea da. Gurasoendako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen ditu, hala nola: teknologia berriak, osasuna, prebentzio gaiak, hezkuntza formala eta ez formala, kulturartekotasuna, jolasak, sexualitatea, hiztegiak edo familiendako planak.

2009/03/07

Hileko bazkari menuak. Martxoa 2009

EGUNA1. PLATERAK2. PLATERAKPOSTREAK
2AstelehenaMakarroiak tomatearekinEskalopea entsaladarekinFruta
3AstearteaIndaba zuriakOilasko paparrak piperrekinEsnekia
4AsteazkenaPatatak saltza orlegianArraina maionesarekinFruta
5OstegunaGarbantzuak barazkiekin Kroketak entsaladarekinEsnekia
6OstiralaPorru salda Saltxitxak KetxuparekinFruta

9AstelehenaArroza tomaterarekinGiarra entsaladarekinEsnekia
10AstearteaIndaba gorriakArraina saltsanFruta
11AsteazkenaLekak patatekinOilasko paparrak piperrekinEsnekia
12OstegunaDilista gisatuakEnpanadilak entsaladarekinFruta
13OstiralaOkela sopaAragi gisatuaEsnekia

16AstelehenaManoliak tomatearekinSolomoa entsaladarekinFruta
17AstearteaKalabaza kremaArrain frijituaEsnekia
18AsteazkenaIndaba zuriakPernila oportoeraraFruta
23Astelehena
Makarroiak tomatearekinSolomoa entsaladarekinEsnekia
24Asteartea
Indaba gorriakArraina saltzanFruta

25AsteazkenaAcelgak patatekinIndioiar paparrak piperrekinEsnekia
26OstegunaIsar SopaAlbondigak tomatearekinFruta
27OstiralaDilista gisatuakEnpanadilak entsaladarekinEsnekia
30Astelehena
Indaba zuriakTxerri txuletaFruta
31Asteazkena
Makarroiak tomatearekinOilasko paparrak entsaladarekinEsnekia

2009/03/05

Sortzen-Ikasbatuaz-en jaia eta Korrika txikia

datozenak...

SORTZEN-IKASBATUAZ-EN JAIA
Martxoaren 18an Sortzen-Ikasbatuaz-en jaia ospatuko dugu Deustuan: Bai Euskal Eskola da leleoa eta Iruñean egingo denaren aurrerapena izango da.
Laster jakinaraziko dizuegu egitarauau. Bitartean, ekin baestia ikasteari...
http://www.gurejaia.org/

Martxoan ere KORRIKA TXIKI izango dugu, 26an arratsaldeko hiruretatik aurrera. Jendea beharko dugu antolatze eta zaintzeko; anima zaitezte.
Korrika txikik Korrika 16 ekarriko digu, apirilaren 3an. Motoreak berotzen hasteko, hemen duzue zerikusi asko:
http://www.korrika.org/

Ibilibidea, gurean:

1969 LEIOA 09/04/03 ostirala 17:23:11
1976 ASTRABUDUA 09/04/03 ostirala 17:58:17
1978 ERANDIO 09/04/03 ostirala 18:10:38
1981 DEUSTUA (SAN INAZIO-IBARREKOLANDA-DEUSTU) 09/04/03 ostirala 18:33:23