2009/04/25

The Pub Ibiltaria XIII Deustuko Ikastolan maiatzaren 8an egongo da


13. Urtea (“Azkena”)
(Bildumako azken CDaren aurkezpen kontzertuak)

Oskorri taldeak, “The Pub Ibiltaria” proiektuaren 13. Urtebetetzean (“Azkena”), oso kontzertu bizi eta berezia prestatu du:
“Pasaiako plazatik”, “San Juan ante Porta Letaña”, “Ardo onak, ardo onak”, “Iguzki denian”, “Ni naiz Kapitan pilotu”, “Goizian argi”…abestiak tartean direla.

Gonbidatua zaude une atsegin eta alai bat igarotzera.
Zatoz, ez zara damutuko!!!

NON: DEUSTUKO IKASTOLAKO JANTOKIAN
NOIZ: MAIATZAREN 8an
ORDUA: 17:30ean
SARRERA: 1€ (6 urtetik beherakoak dohain. Menores de 6 años gratis)

SARREREN SALMENTA MONUMENTUAN:
Asteazkena 6 eta osteguna 7; 17:30etik-18:30ra
Ostirala 8; 17:00etatik-17:30ak arte

2009/04/23

Aurtengo aldizkaria prestatzen

Kaixo lagun!

Aurten ere, Deustuko Ikastolak bere aldizkaria argitaratuko du eta bertan publizitatea sartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu. Aldizkarian, ikastolako komuniatea osatzen dugunon iritzi eta ikasle guztien argazkiez gain, ikasturtean zehar egindako jarduerei buruzko informazioa aurki daiteke. Gainera, 88 orrialdeak kolorez izango dira, zuen iragarkiak barne.

Aldizkaria ekainaren lehenengo hamabostaldian izango da kalean eta Ikastolako ia 600 sendik zuzenean jasoko dute. Deustuko hainbat komertziotan ere ikusgai jarriko dugu. Orotara, 1.000 ale aterako ditugu eta aurreko urteetan izandako harrera ikusita, zuentzako iragarbide egokia eta garrantzitsua dela uste dugu, aldizkariak ikusmin handia piztuko baitu eta sarritan egongo baita jendearen eskuartean.

Gutun honekin batera, publizitatea sartzeko dauden aukera ezberdinak eta moduluen prezioak bidaltzen dizkizuegu. Gutxi gora behera aste bete barru jarriko gara zuekin harremanetan berriro. Gure proposamena erantzun egoki bat izango duen uste osoz, begirunez agurtzen zaitu.

Deustuko Ikastolako Guraso Elkartea

Publizitate prezioak, guztia kolorez

Faldoia 4 modulu ....................... 94 euro

Faldoia 8 modulu ....................... 176 euro

Ikasleen argazki gehigarriaren azala ............................. 400 euro

Azken aurrekoak (2. eta 87.orrialdeak) ............................ 413 euro

Kontrazala (azken orrialdea) ............................................ 467 euro

Margo lehiaketa



Apirilak 29, asteazkena 17:15ean ikastolako jantokian 1. mailatik aurrea.

2009/04/04

4 urtekoak Guggenheimen

4 urtekoak Guggenheimen egon dira. Adi-adi eta zintzo-zintzo azalpen guztiak entzun eta artelan ederrak ekarri dizkigute etxera.

2009/04/02

IKA IKA IKA... BADATOR KORRIKA!

Azkenean bai! hemen da! jarri zapatillak eta parte hartu, eman diezaiogun guztion artean bultzada euskarari!

Ibilbidea eta aurreikusitako ordutegia:


Ikusi mapa handiagoa