2009/05/24

2008-09 ikasturtea, DBH-4



Jesus Romo Uriartek ondorengo informazioa hemen jartzeko bidali digu.

Ikastolari agur esatera doazen ikasleentzat nolabaiteko oparia doakie jarraian. Hiru fitxategi dira, honako hauek:

- Atzoko orladun argazkia (2,3 MB, JPG formatuan)
- Gaurko orladun argazkia (2 MB, JPG formatuan)
- Gaur eta atzoko argazkiak (8,5 MB, Power Point formatuan)

2009/05/18

Igandean denok Iruñeara euskal eskolen jaira!



Ikastolatik autobusa abiatuko da, oso prezio merkean gainera (umeak 2 euro eta helduak 5) Sortzen Ikasbatuazeko Iruñeako Takonera parkean antolatuko duen jaira “Bizi euskal eskola” lelopean. Haur, gazte zein gurasoentzako egitarau paregabea prestatu dute: Pirritx eta porrotx, Txan magoa, tailerrak, herri bazkaria, kontzertuak, tonbola.....

Animatu eta parte hartu! Izena eman idazkaritzan.