Hileko artxiboak: 2015-05

Eskolaz kanpoko ekintzak 2015-2016

Datorren kurtsoko eskolaz kanpoko jardueren berri, eta izena emateko prozeduren berri ematera gatoz. Urtero legez triptikoa prestatu dugu kurtsoen arabera jarduera guztiekin, ordutegiekin eta hainbat argibideekin. Triptikoa ondoko estekan duzue eskuragarri:

2015/2016 Eskolaz kanpokoak ekintzak/Actividades extraescolares

Eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea ekainare 1etik – ekainaren 6ra da. Aurten bi aukera dituzue izena emateko:

(a) Online izena ematea. Modu honetan aurreikusita dago umearen kurtsoaren arabera ze jardueretan eman dezekeen izena. Egin klik ondoko estekan eta bete formularioa:

https://goo.gl/QCeuam

(b) Izena emateko orria bete eta guraso elkarteko postontzian utzi. Kasu honetan orria ekainak 5 (ostirala) baino lehen utzi postontzian. Orria banatuko den arren ondoko estekan ere duzue eskuragarri:

eskaera orria/hoja inscripción

Edonola ere, orri bat edo formulario bat bete behar da ume bakoitzeko.

Azkenik KUOTEN inguruan  gogoratu:

  1. Bazkide ez direnek %25 gehiago ordainduko dute.
  2. Musikan, Karate… ikasleen kopuruaren arabera zehaztuko da prezioa. Hemen sakatzen baduzu, pasa den urteko kuotak ikus ditzakezu
  3. Behin ekintza hasita, nahiz eta desapuntatu, kuota OSOA ordaindu beharko da (ikasturtean zehar baja emanda ere), ezinbesteko arrazoia ez badauka.
  4. Ekintzetan onartuta izateko kuotaren ordainketa eguneratuta egon beharko da.

Jantokian/haurtzaindegian aldaketak

Kaixo familia,

Datorren urteko aurreikuspena egiteko jantokian eta haurtzaindegian altak edo bajak egongo diren jakin behar dugu. Egoera ALDATU NAHI BADUZUE SOILIK eman abisu Maiatzak 30 baino lehen. Abisu emateko bi modu daude:

(1) Ondoko dokumentua bete eta guraso elkarteko postontzian utzi edo Juaniri eman: alta/baja dokumentua.

(2) Dokumentuan eskatzen diren datu guztiak email bidez bidali  jantokia@deustukoikastola.org helbidera.

LOMCE: LH3. mailako ebaluazio froga

Dagoeneko Eusko Jaurlaritza LOMCE aplikatzen hasi da, baita gure ikastolan ere. Deustuko Hezkuntza Sareak estatua, Guraso Elkarteko zuzendaritzak Lehen Hezkuntzako 3.mailan duden haurrek izan dezaketen ebaluazio frogaren inguruan informazioa zabaltzea erabaki du, izan ere,  LOMCEren aurkako jarrera hartu eta Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG) Ikastola LOMCerik gabeko ikastetxea izatea proposatuko baitugu.

Ondoko dokumentuan duzue informazio osagarria.

Ekaina eta iraileko arratsaldeak

Ekaina eta iraileko arratsaldeetako jardueretan izena emateko epea irekita dago jadanik.

Datak: ekainaren 1etik- 19ra eta irailaren 8tik  25era (egutegiaren arabera).
Ordutegia: 15:00 etatik- 16:30 era
Adina: 2 urtetik 12 urtera arte (HH2tik  LH6ra)
Prezioa:

  • Ekaina bakarrik: 55€
  • Iraila bakarrik: 55€
  • Ekaina eta Iraila: 110€

Datuak banku-transferentzia egiteko::  Laboral kutxa, Guraso Elkartea (Kultura), 3035 0057 92 0570004697

Seme-alabek ekintza hauetan parte hartzea nahi izanez gero dagokion diru sarrera egin. Gero bi aukera daukazue:

a) Formulario hau bete  eta bankuaren ordainagiria helarazi, emailez (kultura@deustukoikastola.org) edo Guraso Elkarteko buzoian uzten.

edo

b) Dokumentu hau inprimitu, datuak bete eta Guraso Elkarteko buzoian sartu, bankuaren ordainagiriarekin batera.

Mesedez ziurtatu umearen izen-abizenak ordainagirian argi argertzen direla.
Izena eman mesedez strong>maiatzaren 22a baino lehen.

Jolas eta Kirol ekintzak: Zuen seme-alabei gogorarazi jolas zuzenduak direla eta ez jolas libreak.

Antzezpen emanaldia

Ikasturtea amaitzen ari da, eta, urtero bezala, antzezpen jarduerako ikasleek emanaldia egingo dute jantokian. Aurten, emanaldia bi egunetan izango da:

  • Maiatzaren 25a: LH2, LH3 eta LH4 (6 talde guztira).
  • Maiatzaren 28a: LH5, LH6 eta DBH1 (5 talde guztira).

Emanaldia 5:30ean hasiko da.

Gurasoak patioko atetik sartuko dira jantokira.

Emanaldia amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiei askaria emango diegu.

Bestalde, bi egun horietan laguntza beharko dugu ekitaldia antolatzeko eta askaria zerbitzatzeko. Idatzi antzezpena@deustukoikastola.org helbidera laguntzeko prest zaudetela esateko.

Eskerrik asko!

2014-2015eko Kirol eta Kultura Udalekuak

Aurten ere “Gazteolak” eta “Deustuko Ikastolako  Gurasoak” elkarteek kirol eta kultura udalekuak antolatuko dituzte.

Deustuko ikastolako instalazioek aukera paregabea eskainiko digute udako egun horietan ondo pasatzeko, kultura eta kirola bat eginez eta noski EUSKARAZ!!!

Kirola egin eta gero : bertsolaritza, eskupilota, igerilekua, haur kanta, jolas eta dantzak, antzerkia, herri kirolak…

Informazio guztia eta izena emateko orria: hemen sakatu

*Kafe Antzokian bazkaltzeko aukera + 40€

*Bazkaltzera geratuko diren kasuetan, umeak Kafe Antzokian jasoko dira 15:15ean (San Bizente Kalea).

Seme-alabek ekintza hauetan parte hartzea nahi izanez gero, dagokion diru sarrera kontu zenbakian sartu eta orri hau beteta eta ordainagiria gurasoak elkartearen buzoian utzi. (idazkaritza ondoan) MAIATZAREN 23a BAINO LEHEN.

ESKERRIK ASKO.

www.deustukoikastola.org
kultura@deustukoikastola.org
Kontu-zenbakia (BBK): 2095-055166-3830803527 Zenbat Gara kultur elkartea.

 

Musika jaialdia

Guraso agurgarriak,

Aurtengo musika emanaldia bi egunetan ospatuko da, 17:30etatik aurrera:

• Maiatzak 26: Haurrentzako musika (HH3-5) eta Herri perkusioa (LH1-3)
• Maiatzak 27: Txistu, Gitarra eta Triki (LH4-DBH).

Gomendatzen dizuegu egun horretan umeek praka bakeroa eta kamiseta janstea.
HH3-LH3koek monumentu ondoan itxarongo dute eta 17:15etan berton jasoko ditu
beraien musika irakasleak laguntzaile batekin batera.

Gurasoak patioko sarreratik sartuko dira jantokira.

Entzunaldia amaitutakoan parte hartu duten guztiei azkaria eskainiko zaie.

OHARRA: Kolaboradoerak behar dira, lagundu nahi baduzu 26-27an, mesedez jarri kontaktuan helbide honekin: musika@deustukoikastola.org

Haurtzaindegi zerbitzuaren hedapena

Kaixo familia,
Haurtzaindegiko batzordeak zerbitzu hau noizean behin erabiltzeko aukera eskeintzea erabaki du, gero eta familia gehiagok eskatzen duela ikusita. Haurtzaindegiaren ordutegia da astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 9:30era, ordu honetan ikaselak gelara joaten direlarik.

Egun bakar batean erabiltzea 5€ izango da eta hile batekoa 50€. Epe luzeagoan erabili beharrez gero, kasu bakoitza baloratuko da. Noizean behin geratuko diren umeen gehiengo kopuru daukagu. Zerbitzu hau eskatzeko Juanirekin, jantokiko koordinatzailea, jarri behar da harremanetan.