Hileko artxiboak: 2016-05

EKAIN ETA IRAILEKO ARRATSALDEAK

Familia hori:

Ondoren doan informazioa ekain eta iraileko arratsaldeko ekintzetan apuntatzeko da.(Batean edo bitan eman dezakezue izena).

 IRAKURRI ONDO, MESEDEZ, ETA BETE AHALIK ETA ONDOEN. ESKERRIK ASKO.

EKAINEKO ETA IRAILEKO ARRATSALDEAK

JOLAS ETA KIROL EKINTZAK

( Zuen seme-alabei gogorarazi jolas zuzenduak direla eta ez jolas libreak)

  • DATAK: EKAINAREN 1etik-23ra eta

IRAILAEAN lanaldi jarraian dagoenean (egutegiaren arabera)

  •  ORDUTEGIA: 15:00 etatik-16:30era
  • ADINA: 2 urtetik-12 urtera arte (HH2tik-LH6ra)

SEME-ALABEK EKINTZA HAUETAN PARTE HARTZEA NAHI IZANEZ GERO dagokion diru sarrera kontu zenbakian sartu  eta INSKRIPZIO ORRIA BETETA eta ordainagiria  GURASOAK elkartearen  BUZOIAN  utzi. (IDAZKARITZA ONDOAN)  MAIATZAREN 20a BAINO LEHEN.

Musika jaialdiak: Maiatzak 24, 25

Guraso agurgarriak,

Aurtengo musika emanaldia bi egunetan ospatuko da, 17:30etatik aurrera:

• Maiatzak 24: Haurrentzako musika (HH3-5) eta Herri perkusioa (LH1-3)
• Maiatzak 25: Txistu, Gitarra eta Triki (LH4-DBH).

HH3-LH3koek monumentu ondoan itxarongo dute eta 17:15etan berton jasoko ditu
beraien musika irakasleak laguntzaile batekin batera.

Gurasoak patioko sarreratik sartuko dira jantokira.

Entzunaldia amaitutakoan parte hartu duten guztiei azkaria eskainiko zaie.

Boluntarioak behar ditugu eszenatokia montatzeko eta desmontatzeko, animatzen bazara kontaktatu musika@deustukoikastola.org

 

Udalekuak Ikastolan!

Aurten ere “Gazteolak” eta “Deustuko Ikastola Guraso Elkartea” elkarteek kirol eta kultura udalekuak antolatuko dituzte: areto-futbolabertsodantza modernoa, jolas-kanta eta  saskibaloia.
Deustuko Ikastolako instalazioek aukera paregabea eskainiko digute udako egun horietan ondo pasatzeko, kultura eta kirola bat eginez eta noski, EUSKARAZ!!!

Seme-alabek ekintza hauetan parte hartzea nahi izanez gero, dagokion diru sarrera kontu zenbakian sartu eta orria beteta eta ordainagiria gurasoak elkartearen buzoian utzi. (idazkaritza ondoan) MAIATZAREN 20a BAINO LEHEN.

Informazio eta inskripzio orria hemen eskuragai