Hileko artxiboak: 2017-01

Familientzako hitzaldi teoriko-praktikoa

Kaixo familiak,

Deustuko Ikastolako Guraso Elkarteak eta Zuzendaritza taldeak, datorren asteartean, urtarrilaren 17-an, arratsaldeko 17:30-etan, 116 gelan antolatu den Familia Gatazkaketa Hezkuntza Eredu Tradizionalen Gaineko HausnarketaAldaketarako Tresna Berriak hitzaldi-teoriko praktikoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztete, interesgarri eta onuragarria izango zaizuelakoan.

Atxikituta hitzaldiaren gaineko kartela eta Thomas Gordonen ereduaren gaineko informazioa duzue.

Hitzaldirako haurtzaindegi zerbitzua izango duzue (ondoko gelan).

Animatu eta parte hartu!

Antolatzailea: Deustuko Ikastolako Guraso Elkartea

 

HH eta LH ordutegi aldaketarako proposamena

Esteka honetan Deustuko Ikastolako Zuzendaritza taldeak 2017-2018 kurtsorako HH eta LH ordutegi aldaketarako proposamena topatuko duzu. Dokumentuan jartzen den moduan bozketa urtarrilaren 25 eta 26an egiteko asmoa dago.
 Zuzendaritza Taldearen planteamendua jakiteko eta zalantzak argitzeko, datorren astelehenean, urtarrilak 16, arratsaldeko 17:30etan, 116 gelan, informazio-bilera deituta dago nahi duen pertsona orori zabalduta.