Hileko artxiboak: 2017-05

Ekaina eta iraileko arratsaldeetako jardueretan izena emateko epea irekita dago jadanik.

Ekain eta irailean lanaldi-jarraia dela eta, Guraso Elkarteak Aixe Aisialdiaren eskutik hainbat ekintza antolatzen dituzte, horrela, haurrek ikastolan geratzeko aukera dute ekain eta iraileko arratsaldeetan 16:30ak arte. Jolas zuzenduak eta kirol ekintzak eskaintzen dira.
 
DATAK: EKAINAREN 7tik-23ra eta IRAILEAN lanaldi jarraia dagoenean (egutegiaren arabera)
ORDUTEGIA: 15:00etatik – 16:30etara
ADINA: 2 urtetik 12 urtera arte (HH2tik-LH6ra)
PREZIOA: hilabete bakoitza 60€
 
Datuak banku-transferentzia egiteko: 3035 0057 92 0570004697 GURASO ELKARTEA(KULTURA)
 
Atxikitako dokumentuan duzue informazio gehiago baita izen emateko formularioa ere. Izena emateko epea Maiatzak 12 da, eta formularioa guraso elkarteko postontzian (ikastolan) utzi behar duzue.