Hileko artxiboak: 2018-03

Martxoaren 8ko greba

Aditzera ematen dizuegu martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko egunean deitutako lan-etenaldia dela eta, Guraso Elkartetik kudeatzen ditugun zerbitzuen artean egoera hau dugula:

–        Haurtzaindegi zerbitzua normal emango da
–        Jantoki zerbitzua ez da egongo ezin bai da zerbitzua bermatu monitoreen faltagatik. Beraz, umeen bila joan izan beharko gara.
–        Eskolaz kanpoko ekintzak mantendu egiten dira psikomotrizitatekoa, robotika eta magia izan ezik

Posible da oraindik beste gorabehera gehiago izatea azkenengo orduetan.

Bestalde, Ikastolako zuzendaritza taldeak aditzera eman duenez, irakasleen %19ak bat egingo du deialdiarekin goizeko 11:00etatik 13:00ak arte.