Hileko artxiboak: 2018-05

Mendi Martxa 2018

Urtero legez, ikasturte amaierako jaia prestatzen ari gara. Familiako kide guztiek hartu ahal izango duzue parte ibilaldian (XVI. Mendi Martxan), lagunarteko bazkarian eta ekintza entretenigarrietan.

Aurten, jaieguna EKAINAREN 2an izango da (larunbata). Informazio osagarria ondoko dokumentuan duzue eta ibildiea irudikoa izango da:

Etortzekoak bazarete eman izena mesedez ondoko estekan: izena emateko esteka.

Ekaina eta iraileko arratsaldeetako jardueretan izena emateko epea irekita

Ekain eta irailean lanaldi-jarraia dela eta, Guraso Elkarteak Aixe Aisialdiaren eskutik hainbat ekintza antolatzen dituzte, horrela, haurrek ikastolan geratzeko aukera dute ekain eta iraileko arratsaldeetan 16:30ak arte. Jolas zuzenduak eta kirol ekintzak eskaintzen dira.

DATAK: EKAINAREN 11tik-22ra eta IRAILEAN lanaldi jarraia dagoenean (egutegiaren arabera)

ORDUTEGIA: 15:00etatik – 16:30etara

ADINA: 2 urtetik 12 urtera arte (HH2tik-LH6ra)

PREZIOA: hilabete bakoitza 60€

Datuak banku-transferentzia egiteko: 3035 0057 92 0570004697 GURASO ELKARTEA(KULTURA)

Atxikitako dokumentuan duzue informazio gehiago baita izen emateko formularioa ere. Izena emateko eta ordaintzeko epea Maiatzak 25 da, eta formularioa guraso elkarteko postontzian (ikastolan) utzi behar duzue.