Ekaina eta iraileko arratsaldeetako jardueretan izena emateko epea aste honetan bukatzen da

Ekain eta irailean lanaldi-jarraia dela eta, Guraso Elkarteak Aixe Aisialdiaren eskutik hainbat ekintza antolatzen dituzte, horrela, haurrek ikastolan geratzeko aukera dute ekain eta iraileko arratsaldeetan 16:30ak arte. Jolas zuzenduak eta kirol ekintzak eskaintzen dira.

DATAK: EKAINAREN 10tik-21ra eta IRAILEAN lanaldi jarraia dagoenean (egutegiaren arabera)

ORDUTEGIA: 15:00etatik – 16:30etara

ADINA: 2 urtetik 12 urtera arte (HH2tik-LH6ra)

PREZIOA: hilabete bakoitza 60€

Datuak banku-transferentzia egiteko: ES29 3035 0057 92 0570004697 GURASO ELKARTEA(KULTURA)

Atxikitako dokumentuan duzue informazio gehiago baita izen emateko formularioa ere. Izena emateko epea Maiatzak 24 a da.