guraso-(r)en bidalketa guztiak
Eskolaz kanpokoak: bilera informatiboak
2018/19 Eskolaz-kanpoko ekintzei buruzko informazioa
1) Irailaren 10etik 21era eskolaz kanpoko ekintzetan aurretik izena emanda duzuen eskarietan aldaketak egiteko aukera izango duzue (izen-emate berriak edo bajak egindakoetan). Izen-emate berriei dagokionez, lehentasuna emango zaie ekainean egindakoei (aurten matrikulatu berri diren ikasleak izan ezik). Eskariak egiteko, ekintza bakoitzeko arduradunarekin harremanetan jarri beharko zarete dagokion helbide elektronikoaren bitartez (dokumentu hau ikusi)
2) Irailaren 10etik 20ra bitartean informazioa emateko bilerak antolatuko dira. Bilera hauetan posible izango da ekintzetan izena-ematea eta taldeen informazio espezifikoa jasotzea. Bilera hauten parte hartzea garrantzitsua da ekintza bakoitzeko informazioa jasotzeko.
3) Ikastolako webgunean bileren datak jakitera emango dira. Arratsaldeko ekintza gehienak 10etik 14ra doan astean izango badira, eguerdikoak 17tik 20ra doan astean izango dira.
4) Irailaren 23tik aurrera ez dira izen-emateetan aldaketarik baimenduko. Hortik aurrera egiten diren aldaketak %25ko galera izango du ekintzaren kuotan.
Eskolaz kanpokoak: bilera informatiboak
Eskolaz kanpoko jardueren bileretako egunei buruzko informazioa hemen topatu ahal duzue.
Falta direnak laster agertuko dira tabloi honetan.
Eskolaz kanpoko matrikula irekita dago
Kaixo familiak,
Datorren urteko eskolaz kanpoko ekintzetan matrikulatzeko epea irekita dago, ekainaren 20ra arte.
Eskolaz kanpoko ekintzak musu truk egiten duten pertsona talde baten lanari esker lortzen dira. Zure kolaborazioa eta babesa eskertzen dugu. Dokumentu honetan daukazue eskaintza eta matrikula prozeduraren azalpenak, mesedez arretaz irakurri izena eman baino lehen.
Gure eskaintza zure gustukua izango delakoan, ondo izan
Eskolaz Kanpoko Taldea
Eskolaz kanpoko jaialdiak
Hemen daukazue eskolaz kanpoko jaialdien egutegia. Ondo pasa!
Jantokian aldaketak aurkezteko epea
Jantokian aldaketak aurkezteko epea IRAILAREN 22an amaituko da, hau barne. Epe honetatik kanpo ez da aldaketarik onartuko, pisuzko arrazoiak ez badira.
JANTOKI BATZORDEA / COMISIÓN DEL COMEDOR
jantokia@deustukoikastola.org
2017-2018 Haurtzandegi eta Jantokiaren kuotak
Kaixo familiak,
dokumentu honetan 2017-18 ikasturteko Haurtzandegi eta Jantokiko kuotak topatuko dituzue.
Ondo izan,
Haurtzandegi eta Jantokiko batzordeak
haurtzandegia@deustukoikastola.org
jantokia@deustukoikastola.org
Jantokian edo Haurtzandegian aldaketak 2017-2018
Kaixo, familia:
Datorren ikasturterako aurreikuspena egiteko, jakin behar dugu jantokian edota
haurtzaindegian altak edo bajak egongo diren. Horretarako, bete itzazue dokumentu honetan
agertzen diren datuak BAKARRIK ZUEN EGOERA ALDATU NAHI
BADUZUE,
Kurtso amaierako ospakizunak
Guraso agurgarriak,
Hemen daukazue kurtoaren amaiera ospatzeko egingo diren hainbat ospakizunen egutegia. Ondo pasa!
Ekaina eta iraileko arratsaldeetako jardueretan izena emateko epea irekita dago jadanik.
Udako kanpusetan izena emateko epea zabaldu dugu
Aurre-matrikulazioari buruzko informazio orria
Kaixo Familia,
Aurre-matrikulazio garai hauetan Deustuko Ikastolako Guraso Elkartetik (GE) baliagarria izan daitekeen informazio labur bat jakinarazi nahi dizuegu orri honetan.
www.deustukoikastola.org
idazkaria@deustukoikastola.org
Familientzako hitzaldi teoriko-praktikoa
Kaixo familiak,
Deustuko Ikastolako Guraso Elkarteak eta Zuzendaritza taldeak, datorren asteartean, urtarrilaren 17-an, arratsaldeko 17:30-etan, 116 gelan antolatu den Familia Gatazkaketa Hezkun
Atxikituta hitzaldiaren gaineko kartela eta Thomas Gordonen ereduaren gaineko informazioa duzue.
Hitzaldirako haurtzaindegi zerbitzua izango duzue (ondoko gelan).
Animatu eta parte hartu!
Antolatzailea: Deustuko Ikastolako Guraso Elkartea
HH eta LH ordutegi aldaketarako proposamena
Guraso Elkarteko Batzar Orokorra
EGUNA: Azaroaren 29a, asteartea
ORDUA: 18:00etan (1. deialdia)
18:15ean (2. deialdia)
LEKUA: irakasle gela (110)
Hemen topatuko duzue:
Eskola kontseilurako hauteskundeak
Azaroan eskola kontseilurako hauteskundeak ospatuko dira, gurasoen ordezkarien erdia berriztuko delarik (6 pertsona). Denon partehartzea garrantzitsua delakoan guraso zareten guztioi animatzen zaituztegu zuen izena proposatzen, azaroak 4a baino, Ikastolako idazkaritzan zuen izena emanez edo Guraso Elkartearen idazkaria@deustukoikastola.
Eskolaz kanpoko jarduerak kobratzeko sistema berria
Jadanik dakizuen bezala, ikasturte honetan eskolaz kanpoko jarduerak INIKA-ren bitartez kudeatzen gabiltza. Orain aplikazio bera erabili nahi dugu jarduera hauen kobratze prozesua laguntzeko, eta horretarako zuen laguntza behar dugu.
Jardueren ordainketa osoa, ikasturtean zehar sortuko diren lau ordainagirien bitartez egingo da (aurton azaroan, abenduan, otsaila eta apirilean). Errezibo hauek, datuak biltzeko orria zuek informatutako kontutik pasako dira, horretarako baimena ematen duzuela. Beraz, beharrezkoa dugu esandako orri hau behar bezala beteta eta sinatuta itzul dezazuen azaroaren 4 ostirala baino lehen. Mesedez, Idazkaritzaren ondoan dagoen Gurasoen Elkartearen guunontzian utz ezazue.
Mesedez, INIKA plataforman agertzen diren zuen seme alaben jarduerei buruzko formazioa
zuzena dela, arduraz egiazta dezazuela ere eskatu nahi dizuegu, erreziboak datu hauekin pasako ditugulako. Halaber, mesedez zuen datu pertsonalak zuzenak direla eta gutxienez posta elektroniko baten helbidea badela ere egiazta ezazue (zure datuak ikusteko: Hasiera -> Soslaia ->DATUAK ALDATU ).
Aplikazio honetan sartzeko zuzeneko loturak agertzen dira Ikastolaren web-orrietan, edota zuzeneko hurrengo lotura erabil dezakezue:
http://212.142.159.144/eInika/login.aspx?ReturnUrl=%2feinika%2fdefault.aspx
Aplikazioan sartzean ‘kudeatu+/eskolaz kanpokoak’ aukera aurkituko duzu, bertan zuen seme alabek hartutako jarduerak ikusi ahal izango dituzue. Han ere, ‘info+’ erlaitzean, prozesuan laguntzeko informazioa aurkituko duzu.
Edozein kontsulta egiteko honako helbidean: komunikazioa@deustukoikastola.org
Lomce eta Heziberriren kontrako mobilizazioak
Dakizuenez, errebaliden kontrako mobilizazioak deituko ditugu urriaren 26an, LOMCE eta Heziberrik jasotzen dituzten elementu kezkagarrienetakoak. Herrikoak (Nafarroako ikastetxe publikoetako gurasoen federazioa) eta ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek ere deitu dituzte mobilizazio hauek. Mobilizazio hauetan parte hartzera deitzen zaituztegu zuen seme-alabekin batera.
1. Geldialdiak ikastetxeetan: Ordubeteko geldialdiak egingo dira ikastetxeetan goizean. Hezkuntza-komunitateko gainontzeko kideekin batera adostu ordua eta ezaugarriak (nola atendituko diren ikasleak, eta abar). Elkarrekin LOMCE eta Heziberrik inposatzen dizkigun errebalidak gaitzestera animatzen zaituztegu.
2. Manifestazioak: Egun berean hiriburuetan antolatu diren manifestazioetan parte hartzera deitzen zaituztegu.Eguna : Urriaren 26 an
·Ordua: 18:00etan.
·Lekua: Bilbo (Hezkuntza delegaritzaren aurrean, Gran Via 85 )
Errigora kanpaina: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka.
Kaixo!
dezakezu: Aurten produktu ezberdinez osatutako bi saski izango dituzue aukeran
(Saski zuria eta beltza), Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta
nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun
nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari
esker.