Komunikazio-(r)en bidalketa guztiak

Mendi Martxa 2018

Urtero legez, ikasturte amaierako jaia prestatzen ari gara. Familiako kide guztiek hartu ahal izango duzue parte ibilaldian (XVI. Mendi Martxan), lagunarteko bazkarian eta ekintza entretenigarrietan.

Aurten, jaieguna EKAINAREN 2an izango da (larunbata). Informazio osagarria ondoko dokumentuan duzue eta ibildiea irudikoa izango da:

Etortzekoak bazarete eman izena mesedez ondoko estekan: izena emateko esteka.

Ekaina eta iraileko arratsaldeetako jardueretan izena emateko epea irekita

Ekain eta irailean lanaldi-jarraia dela eta, Guraso Elkarteak Aixe Aisialdiaren eskutik hainbat ekintza antolatzen dituzte, horrela, haurrek ikastolan geratzeko aukera dute ekain eta iraileko arratsaldeetan 16:30ak arte. Jolas zuzenduak eta kirol ekintzak eskaintzen dira.

DATAK: EKAINAREN 11tik-22ra eta IRAILEAN lanaldi jarraia dagoenean (egutegiaren arabera)

ORDUTEGIA: 15:00etatik – 16:30etara

ADINA: 2 urtetik 12 urtera arte (HH2tik-LH6ra)

PREZIOA: hilabete bakoitza 60€

Datuak banku-transferentzia egiteko: 3035 0057 92 0570004697 GURASO ELKARTEA(KULTURA)

Atxikitako dokumentuan duzue informazio gehiago baita izen emateko formularioa ere. Izena emateko eta ordaintzeko epea Maiatzak 25 da, eta formularioa guraso elkarteko postontzian (ikastolan) utzi behar duzue.

Martxoaren 8ko greba

Aditzera ematen dizuegu martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko egunean deitutako lan-etenaldia dela eta, Guraso Elkartetik kudeatzen ditugun zerbitzuen artean egoera hau dugula:

–        Haurtzaindegi zerbitzua normal emango da
–        Jantoki zerbitzua ez da egongo ezin bai da zerbitzua bermatu monitoreen faltagatik. Beraz, umeen bila joan izan beharko gara.
–        Eskolaz kanpoko ekintzak mantendu egiten dira psikomotrizitatekoa, robotika eta magia izan ezik

Posible da oraindik beste gorabehera gehiago izatea azkenengo orduetan.

Bestalde, Ikastolako zuzendaritza taldeak aditzera eman duenez, irakasleen %19ak bat egingo du deialdiarekin goizeko 11:00etatik 13:00ak arte.

Gabonetako saskiak

Familia agurgarriak,

Urtero bezela Nafarroako Hegoaldeko ikastolei eta Zuberoako ikastolei laguntzeko gabonetako otarrak ekarri ditugu. Kalitate bikaineko bertoko produktuez ornituak, eta merkatuko prezioan. Eskaria egiteko azken eguna azaroak 13 (errigora) eta azaroak 30 (zuberoak). Zehaztasunak eta produktuak dokumentu hauetan dituzue:

Nafarroako Errigora ekimenaren otarra

           Zuberoako ikastolen aldeko otarra

Guraso elkarteko batzar orokorra 2017

Familia agurgarriak,

Urtero bezela aurten ere guraso elkarteko batzar orokorra egingo dugu. Deialdirako informazioa azpian topatuko duzue (kontuak laister egongo dira eskuragarri):

EGUNA: Urriaren 25a, asteazkena

ORDUA: 18:00etan (1. deialdia) eta 18:15ean (2. deialdia)

LEKUA: irakasle gela (110)

Asambladarako/asambladan erabilitako dokumentuak:

II. Hezkuntza Jardunaldiak

Kaixo lagun!

Iazko arrakastaren ostean, azkenean heldu dira Deustualdeko Hezkuntza Sareak antolatuko dituen II. Hezkuntza Jardunaldiak. Aurten otsailaren 19-an antolatu ditugu Bidarteko auzo etxean.

Oraingoan ere, lau tailer eskeiniko ditugu eta bat aukeratu beharko duzue. Informazio zehatzagoa atxikitutako dokumentuan daukazue.

Ez ahaztu hezkuntzasarea@gmail.com helbidera idaztea izena emateko.

Zuen gustokoak izango direlakoan, animatu eta jardunaldietan elkartuko gara!

Deustualdeko Hezkuntza Sarea
hezkuntzasarea@gmail.com

Gabonetako Loteria

Jada jakingo duzuenez, Deustuko Ikastolako Guraso Elkarteko Gabonetako loteria-zozketan dirua bueltan izan dugu 94.410 zenbakian; hots, jokatu dugun kantitate bera (4€ boletoko) itzultzen zaigu. Dirua kobratzeko leku bakarra Deustuko Madariaga Etorbidea 12an dagoen Laboral Kutxako bulegora joan behar duzue, urtarrilaren 4tik martxoaren 18ra arte. Kobratzeko boletoak ez dira apurtuta egon behar, dohaintzako partea kenduta egotea onartuko da soilik.

Urte barri on danoi!!!