Kategoriaren artxiboak: Eskolaz kanpokoak

Eskolaz kanpoko jarduerak kobratzeko sistema berria

Jadanik dakizuen bezala, ikasturte honetan eskolaz kanpoko jarduerak INIKA-ren bitartez kudeatzen gabiltza. Orain aplikazio bera erabili nahi dugu jarduera hauen kobratze prozesua laguntzeko, eta horretarako zuen laguntza behar dugu.

Jardueren ordainketa osoa, ikasturtean zehar sortuko diren lau ordainagirien bitartez egingo da (aurton azaroan, abenduan, otsaila eta apirilean). Errezibo hauek, datuak biltzeko orria zuek informatutako kontutik pasako dira, horretarako baimena ematen duzuela. Beraz, beharrezkoa dugu esandako orri hau behar bezala beteta eta sinatuta itzul dezazuen azaroaren 4 ostirala baino lehen. Mesedez, Idazkaritzaren ondoan dagoen Gurasoen Elkartearen guunontzian utz ezazue.
Mesedez, INIKA plataforman agertzen diren zuen seme alaben jarduerei buruzko formazioa
zuzena dela, arduraz egiazta dezazuela ere eskatu nahi dizuegu, erreziboak datu hauekin pasako ditugulako. Halaber, mesedez zuen datu pertsonalak zuzenak direla eta gutxienez posta elektroniko baten helbidea badela ere egiazta ezazue (zure datuak ikusteko: Hasiera -> Soslaia ->DATUAK ALDATU ).

Aplikazio honetan sartzeko zuzeneko loturak agertzen dira Ikastolaren web-orrietan, edota zuzeneko hurrengo lotura erabil dezakezue:
http://212.142.159.144/eInika/login.aspx?ReturnUrl=%2feinika%2fdefault.aspx

Aplikazioan sartzean ‘kudeatu+/eskolaz kanpokoak’ aukera aurkituko duzu, bertan zuen seme alabek hartutako jarduerak ikusi ahal izango dituzue. Han ere, ‘info+’ erlaitzean, prozesuan laguntzeko informazioa aurkituko duzu.
Edozein kontsulta egiteko honako helbidean: komunikazioa@deustukoikastola.org

Kanpoko ekintzak: matrikula irekita

Guraso agurgarriak:

Aurten, eskolaz-kanpoko aktibitateak INIKA aplikazioaren bidez kudeatuko ditugu. Aplikazio hau Ikastolak erabiltzen du administrazio kudeaketarako eta denok jaso dugu erabiltzaile eta klabea bertan sartzeko. Batzuek kurtso hasieran jaso zenituzten, eta beste batzuek orain dela gutxi. Datu horiek galdu badituzue, Ikastolako idazkaritzan berreskuratu ahal izango dituzue.
Aplikazioan sartzeko esteka zuzenak topatuko dituzu Ikastolako webguneetan:

www.deustukoikastola.net
www.deustukoikastola.org

edo ondoko esteka zuzena erabili:
http://212.142.159.144/eInika/login.aspx?ReturnUrl=%2feinika%2fdefault.aspx
Aplikazioan sartuz gero, ‘Kudeaketa+/Kanpo ekintzak’ aukeratu inskripzioa egiteko. Laguntza ematen duen dokumentu bat ere bertan topatuko duzu ‘+Info’ atalean.

Inskripzioa ekainaren 3tik 10era egin behar da.

Arazoren bat izatekotan, zalantzak bidali honako helbide honetara:
Komunikazioa@deustukoikastola.org
Bestaldetik, asteazkenak 8 eta ostegunak 9 15:00etatik 16:00etara Guraso Elkarteko gelan egongo gara laguntzeko (idazkaritzako atetik sartu behar da ordu horretan). Mesedez zure erabiltzaile eta klabea ekarri.

Deskargatu guttun hau

 

Musika jaialdiak: Maiatzak 24, 25

Guraso agurgarriak,

Aurtengo musika emanaldia bi egunetan ospatuko da, 17:30etatik aurrera:

• Maiatzak 24: Haurrentzako musika (HH3-5) eta Herri perkusioa (LH1-3)
• Maiatzak 25: Txistu, Gitarra eta Triki (LH4-DBH).

HH3-LH3koek monumentu ondoan itxarongo dute eta 17:15etan berton jasoko ditu
beraien musika irakasleak laguntzaile batekin batera.

Gurasoak patioko sarreratik sartuko dira jantokira.

Entzunaldia amaitutakoan parte hartu duten guztiei azkaria eskainiko zaie.

Boluntarioak behar ditugu eszenatokia montatzeko eta desmontatzeko, animatzen bazara kontaktatu musika@deustukoikastola.org

 

Udalekuak Ikastolan!

Aurten ere “Gazteolak” eta “Deustuko Ikastola Guraso Elkartea” elkarteek kirol eta kultura udalekuak antolatuko dituzte: areto-futbolabertsodantza modernoa, jolas-kanta eta  saskibaloia.
Deustuko Ikastolako instalazioek aukera paregabea eskainiko digute udako egun horietan ondo pasatzeko, kultura eta kirola bat eginez eta noski, EUSKARAZ!!!

Seme-alabek ekintza hauetan parte hartzea nahi izanez gero, dagokion diru sarrera kontu zenbakian sartu eta orria beteta eta ordainagiria gurasoak elkartearen buzoian utzi. (idazkaritza ondoan) MAIATZAREN 20a BAINO LEHEN.

Informazio eta inskripzio orria hemen eskuragai

 

 

Eskolaz kanpoko ekintzak 2015-2016

Datorren kurtsoko eskolaz kanpoko jardueren berri, eta izena emateko prozeduren berri ematera gatoz. Urtero legez triptikoa prestatu dugu kurtsoen arabera jarduera guztiekin, ordutegiekin eta hainbat argibideekin. Triptikoa ondoko estekan duzue eskuragarri:

2015/2016 Eskolaz kanpokoak ekintzak/Actividades extraescolares

Eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea ekainare 1etik – ekainaren 6ra da. Aurten bi aukera dituzue izena emateko:

(a) Online izena ematea. Modu honetan aurreikusita dago umearen kurtsoaren arabera ze jardueretan eman dezekeen izena. Egin klik ondoko estekan eta bete formularioa:

https://goo.gl/QCeuam

(b) Izena emateko orria bete eta guraso elkarteko postontzian utzi. Kasu honetan orria ekainak 5 (ostirala) baino lehen utzi postontzian. Orria banatuko den arren ondoko estekan ere duzue eskuragarri:

eskaera orria/hoja inscripción

Edonola ere, orri bat edo formulario bat bete behar da ume bakoitzeko.

Azkenik KUOTEN inguruan  gogoratu:

  1. Bazkide ez direnek %25 gehiago ordainduko dute.
  2. Musikan, Karate… ikasleen kopuruaren arabera zehaztuko da prezioa. Hemen sakatzen baduzu, pasa den urteko kuotak ikus ditzakezu
  3. Behin ekintza hasita, nahiz eta desapuntatu, kuota OSOA ordaindu beharko da (ikasturtean zehar baja emanda ere), ezinbesteko arrazoia ez badauka.
  4. Ekintzetan onartuta izateko kuotaren ordainketa eguneratuta egon beharko da.

Antzezpen emanaldia

Ikasturtea amaitzen ari da, eta, urtero bezala, antzezpen jarduerako ikasleek emanaldia egingo dute jantokian. Aurten, emanaldia bi egunetan izango da:

  • Maiatzaren 25a: LH2, LH3 eta LH4 (6 talde guztira).
  • Maiatzaren 28a: LH5, LH6 eta DBH1 (5 talde guztira).

Emanaldia 5:30ean hasiko da.

Gurasoak patioko atetik sartuko dira jantokira.

Emanaldia amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiei askaria emango diegu.

Bestalde, bi egun horietan laguntza beharko dugu ekitaldia antolatzeko eta askaria zerbitzatzeko. Idatzi antzezpena@deustukoikastola.org helbidera laguntzeko prest zaudetela esateko.

Eskerrik asko!

Musika jaialdia

Guraso agurgarriak,

Aurtengo musika emanaldia bi egunetan ospatuko da, 17:30etatik aurrera:

• Maiatzak 26: Haurrentzako musika (HH3-5) eta Herri perkusioa (LH1-3)
• Maiatzak 27: Txistu, Gitarra eta Triki (LH4-DBH).

Gomendatzen dizuegu egun horretan umeek praka bakeroa eta kamiseta janstea.
HH3-LH3koek monumentu ondoan itxarongo dute eta 17:15etan berton jasoko ditu
beraien musika irakasleak laguntzaile batekin batera.

Gurasoak patioko sarreratik sartuko dira jantokira.

Entzunaldia amaitutakoan parte hartu duten guztiei azkaria eskainiko zaie.

OHARRA: Kolaboradoerak behar dira, lagundu nahi baduzu 26-27an, mesedez jarri kontaktuan helbide honekin: musika@deustukoikastola.org