Kategoriaren artxiboak: Antzezpena

Antzezpen emanaldia

Ikasturtea amaitzen ari da, eta, urtero bezala, antzezpen jarduerako ikasleek emanaldia egingo dute jantokian. Aurten, emanaldia bi egunetan izango da:

  • Maiatzaren 25a: LH2, LH3 eta LH4 (6 talde guztira).
  • Maiatzaren 28a: LH5, LH6 eta DBH1 (5 talde guztira).

Emanaldia 5:30ean hasiko da.

Gurasoak patioko atetik sartuko dira jantokira.

Emanaldia amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiei askaria emango diegu.

Bestalde, bi egun horietan laguntza beharko dugu ekitaldia antolatzeko eta askaria zerbitzatzeko. Idatzi antzezpena@deustukoikastola.org helbidera laguntzeko prest zaudetela esateko.

Eskerrik asko!