Kategoriaren artxiboak: Eskolaz kanpokoak

Eskolaz kanpoko ekintzak 2015-2016

Datorren kurtsoko eskolaz kanpoko jardueren berri, eta izena emateko prozeduren berri ematera gatoz. Urtero legez triptikoa prestatu dugu kurtsoen arabera jarduera guztiekin, ordutegiekin eta hainbat argibideekin. Triptikoa ondoko estekan duzue eskuragarri:

2015/2016 Eskolaz kanpokoak ekintzak/Actividades extraescolares

Eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea ekainare 1etik – ekainaren 6ra da. Aurten bi aukera dituzue izena emateko:

(a) Online izena ematea. Modu honetan aurreikusita dago umearen kurtsoaren arabera ze jardueretan eman dezekeen izena. Egin klik ondoko estekan eta bete formularioa:

https://goo.gl/QCeuam

(b) Izena emateko orria bete eta guraso elkarteko postontzian utzi. Kasu honetan orria ekainak 5 (ostirala) baino lehen utzi postontzian. Orria banatuko den arren ondoko estekan ere duzue eskuragarri:

eskaera orria/hoja inscripción

Edonola ere, orri bat edo formulario bat bete behar da ume bakoitzeko.

Azkenik KUOTEN inguruan  gogoratu:

  1. Bazkide ez direnek %25 gehiago ordainduko dute.
  2. Musikan, Karate… ikasleen kopuruaren arabera zehaztuko da prezioa. Hemen sakatzen baduzu, pasa den urteko kuotak ikus ditzakezu
  3. Behin ekintza hasita, nahiz eta desapuntatu, kuota OSOA ordaindu beharko da (ikasturtean zehar baja emanda ere), ezinbesteko arrazoia ez badauka.
  4. Ekintzetan onartuta izateko kuotaren ordainketa eguneratuta egon beharko da.

Antzezpen emanaldia

Ikasturtea amaitzen ari da, eta, urtero bezala, antzezpen jarduerako ikasleek emanaldia egingo dute jantokian. Aurten, emanaldia bi egunetan izango da:

  • Maiatzaren 25a: LH2, LH3 eta LH4 (6 talde guztira).
  • Maiatzaren 28a: LH5, LH6 eta DBH1 (5 talde guztira).

Emanaldia 5:30ean hasiko da.

Gurasoak patioko atetik sartuko dira jantokira.

Emanaldia amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiei askaria emango diegu.

Bestalde, bi egun horietan laguntza beharko dugu ekitaldia antolatzeko eta askaria zerbitzatzeko. Idatzi antzezpena@deustukoikastola.org helbidera laguntzeko prest zaudetela esateko.

Eskerrik asko!

Musika jaialdia

Guraso agurgarriak,

Aurtengo musika emanaldia bi egunetan ospatuko da, 17:30etatik aurrera:

• Maiatzak 26: Haurrentzako musika (HH3-5) eta Herri perkusioa (LH1-3)
• Maiatzak 27: Txistu, Gitarra eta Triki (LH4-DBH).

Gomendatzen dizuegu egun horretan umeek praka bakeroa eta kamiseta janstea.
HH3-LH3koek monumentu ondoan itxarongo dute eta 17:15etan berton jasoko ditu
beraien musika irakasleak laguntzaile batekin batera.

Gurasoak patioko sarreratik sartuko dira jantokira.

Entzunaldia amaitutakoan parte hartu duten guztiei azkaria eskainiko zaie.

OHARRA: Kolaboradoerak behar dira, lagundu nahi baduzu 26-27an, mesedez jarri kontaktuan helbide honekin: musika@deustukoikastola.org