Kategoriaren artxiboak: Guraso Elkartea

Lomce eta Heziberriren kontrako mobilizazioak

LOMCE - Heziberri - Kartela

Dakizuenez, errebaliden kontrako mobilizazioak deituko ditugu urriaren 26an, LOMCE eta Heziberrik jasotzen dituzten elementu kezkagarrienetakoak. Herrikoak (Nafarroako ikastetxe publikoetako gurasoen federazioa) eta ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek ere deitu dituzte mobilizazio hauek. Mobilizazio hauetan parte hartzera deitzen zaituztegu zuen seme-alabekin batera.

 1. Geldialdiak ikastetxeetan: Ordubeteko geldialdiak egingo dira ikastetxeetan goizean. Hezkuntza-komunitateko gainontzeko kideekin batera adostu ordua eta ezaugarriak (nola atendituko diren ikasleak, eta abar). Elkarrekin LOMCE eta Heziberrik inposatzen dizkigun errebalidak gaitzestera animatzen zaituztegu.


2. Manifestazioak: Egun berean hiriburuetan antolatu diren manifestazioetan parte hartzera deitzen zaituztegu

.Eguna : Urriaren 26 an

·Ordua: 18:00etan.
·Lekua: Bilbo (Hezkuntza delegaritzaren aurrean, Gran Via 85 )

BIGE Gurasoen Elkartea
 

Gabonetako Loteria

Jada jakingo duzuenez, Deustuko Ikastolako Guraso Elkarteko Gabonetako loteria-zozketan dirua bueltan izan dugu 94.410 zenbakian; hots, jokatu dugun kantitate bera (4€ boletoko) itzultzen zaigu. Dirua kobratzeko leku bakarra Deustuko Madariaga Etorbidea 12an dagoen Laboral Kutxako bulegora joan behar duzue, urtarrilaren 4tik martxoaren 18ra arte. Kobratzeko boletoak ez dira apurtuta egon behar, dohaintzako partea kenduta egotea onartuko da soilik.

Urte barri on danoi!!!