Kategoriaren artxiboak: Sailkatu gabea

Guraso Elkarteko Batzar Orokorra 2018

Familia agurgarriak,

Urtero bezela aurten ere guraso elkarteko batzar orokorra egingo dugu. Deialdirako informazioa azpian topatuko duzue.

EGUNA: Urriaren 30a, asteartea

ORDUA: 18:00etan (1. deialdia) eta 18:15ean (2. deialdia)

LEKUA: irakasle gela (116)

Batzar orokorrerako erabilitako dokumentuak:

Eskolaz kanpoko matrikula irekita dago

Kaixo familiak,

Datorren urteko eskolaz kanpoko ekintzetan matrikulatzeko epea irekita dago, ekainaren 20ra arte.

Eskolaz kanpoko ekintzak musu truk egiten duten pertsona talde baten lanari esker lortzen dira. Zure kolaborazioa eta babesa eskertzen dugu. Dokumentu honetan daukazue eskaintza eta matrikula prozeduraren azalpenak, mesedez arretaz irakurri izena eman baino lehen.

Gure eskaintza zure gustukua izango delakoan, ondo izan

Eskolaz Kanpoko Taldea

Martxoaren 8ko greba

Aditzera ematen dizuegu martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko egunean deitutako lan-etenaldia dela eta, Guraso Elkartetik kudeatzen ditugun zerbitzuen artean egoera hau dugula:

–        Haurtzaindegi zerbitzua normal emango da
–        Jantoki zerbitzua ez da egongo ezin bai da zerbitzua bermatu monitoreen faltagatik. Beraz, umeen bila joan izan beharko gara.
–        Eskolaz kanpoko ekintzak mantendu egiten dira psikomotrizitatekoa, robotika eta magia izan ezik

Posible da oraindik beste gorabehera gehiago izatea azkenengo orduetan.

Bestalde, Ikastolako zuzendaritza taldeak aditzera eman duenez, irakasleen %19ak bat egingo du deialdiarekin goizeko 11:00etatik 13:00ak arte.

Ekaina eta iraileko arratsaldeetako jardueretan izena emateko epea irekita dago jadanik.

Ekain eta irailean lanaldi-jarraia dela eta, Guraso Elkarteak Aixe Aisialdiaren eskutik hainbat ekintza antolatzen dituzte, horrela, haurrek ikastolan geratzeko aukera dute ekain eta iraileko arratsaldeetan 16:30ak arte. Jolas zuzenduak eta kirol ekintzak eskaintzen dira.
 
DATAK: EKAINAREN 7tik-23ra eta IRAILEAN lanaldi jarraia dagoenean (egutegiaren arabera)
ORDUTEGIA: 15:00etatik – 16:30etara
ADINA: 2 urtetik 12 urtera arte (HH2tik-LH6ra)
PREZIOA: hilabete bakoitza 60€
 
Datuak banku-transferentzia egiteko: 3035 0057 92 0570004697 GURASO ELKARTEA(KULTURA)
 
Atxikitako dokumentuan duzue informazio gehiago baita izen emateko formularioa ere. Izena emateko epea Maiatzak 12 da, eta formularioa guraso elkarteko postontzian (ikastolan) utzi behar duzue.

 

II. Hezkuntza Jardunaldiak

Kaixo lagun!

Iazko arrakastaren ostean, azkenean heldu dira Deustualdeko Hezkuntza Sareak antolatuko dituen II. Hezkuntza Jardunaldiak. Aurten otsailaren 19-an antolatu ditugu Bidarteko auzo etxean.

Oraingoan ere, lau tailer eskeiniko ditugu eta bat aukeratu beharko duzue. Informazio zehatzagoa atxikitutako dokumentuan daukazue.

Ez ahaztu hezkuntzasarea@gmail.com helbidera idaztea izena emateko.

Zuen gustokoak izango direlakoan, animatu eta jardunaldietan elkartuko gara!

Deustualdeko Hezkuntza Sarea
hezkuntzasarea@gmail.com

Jantokian/haurtzaindegian aldaketak

Kaixo familia,

Datorren urteko aurreikuspena egiteko jantokian eta haurtzaindegian altak edo bajak egongo diren jakin behar dugu. Egoera ALDATU NAHI BADUZUE SOILIK eman abisu Maiatzak 30 baino lehen. Abisu emateko bi modu daude:

(1) Ondoko dokumentua bete eta guraso elkarteko postontzian utzi edo Juaniri eman: alta/baja dokumentua.

(2) Dokumentuan eskatzen diren datu guztiak email bidez bidali  jantokia@deustukoikastola.org helbidera.

Musika jaialdia

Guraso agurgarriak,

Aurtengo musika emanaldia bi egunetan ospatuko da, 17:30etatik aurrera:

• Maiatzak 26: Haurrentzako musika (HH3-5) eta Herri perkusioa (LH1-3)
• Maiatzak 27: Txistu, Gitarra eta Triki (LH4-DBH).

Gomendatzen dizuegu egun horretan umeek praka bakeroa eta kamiseta janstea.
HH3-LH3koek monumentu ondoan itxarongo dute eta 17:15etan berton jasoko ditu
beraien musika irakasleak laguntzaile batekin batera.

Gurasoak patioko sarreratik sartuko dira jantokira.

Entzunaldia amaitutakoan parte hartu duten guztiei azkaria eskainiko zaie.

OHARRA: Kolaboradoerak behar dira, lagundu nahi baduzu 26-27an, mesedez jarri kontaktuan helbide honekin: musika@deustukoikastola.org