Kategoriaren artxiboak: Sailkatu gabea

Jantokian/haurtzaindegian aldaketak

Kaixo familia,

Datorren urteko aurreikuspena egiteko jantokian eta haurtzaindegian altak edo bajak egongo diren jakin behar dugu. Egoera ALDATU NAHI BADUZUE SOILIK eman abisu Maiatzak 30 baino lehen. Abisu emateko bi modu daude:

(1) Ondoko dokumentua bete eta guraso elkarteko postontzian utzi edo Juaniri eman: alta/baja dokumentua.

(2) Dokumentuan eskatzen diren datu guztiak email bidez bidali  jantokia@deustukoikastola.org helbidera.

Musika jaialdia

Guraso agurgarriak,

Aurtengo musika emanaldia bi egunetan ospatuko da, 17:30etatik aurrera:

• Maiatzak 26: Haurrentzako musika (HH3-5) eta Herri perkusioa (LH1-3)
• Maiatzak 27: Txistu, Gitarra eta Triki (LH4-DBH).

Gomendatzen dizuegu egun horretan umeek praka bakeroa eta kamiseta janstea.
HH3-LH3koek monumentu ondoan itxarongo dute eta 17:15etan berton jasoko ditu
beraien musika irakasleak laguntzaile batekin batera.

Gurasoak patioko sarreratik sartuko dira jantokira.

Entzunaldia amaitutakoan parte hartu duten guztiei azkaria eskainiko zaie.

OHARRA: Kolaboradoerak behar dira, lagundu nahi baduzu 26-27an, mesedez jarri kontaktuan helbide honekin: musika@deustukoikastola.org