Kategoriaren artxiboak: Jantokia

Jantokian/haurtzaindegian aldaketak

Kaixo familia,

Datorren urteko aurreikuspena egiteko jantokian eta haurtzaindegian altak edo bajak egongo diren jakin behar dugu. Egoera ALDATU NAHI BADUZUE SOILIK eman abisu Maiatzak 30 baino lehen. Abisu emateko bi modu daude:

(1) Ondoko dokumentua bete eta guraso elkarteko postontzian utzi edo Juaniri eman: alta/baja dokumentua.

(2) Dokumentuan eskatzen diren datu guztiak email bidez bidali  jantokia@deustukoikastola.org helbidera.