English is Fun

 Adina: HH4, HH5, LH1 eta LH2
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

HH5-eko

English is Fun Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako ingeleseko jarduera da. Astean saio bat eskaintzen zaie ikasleei, 8 umetik 12 umera arteko taldeetan. Saio horien bidez, inguruko hitzak eta oinarrizko jarraibideak ingelesez identifikatu eta behar den moduan ahoskatzea lortu nahi da, jolasa eta dibertsioa gidari izanda.

Komeni da bigarren edo hirugarren hizkuntza gazte-gaztetatik ikastea, haurrek ikasteko gaitasun handia baitute eta adin horretan guztia modu naturalean ikasten baitute, jolasen bidez ondo pasatuz. Gainera, haurrek beste onura batzuk lortzen dituzte, hala nola beste kultura batzuk ezagutzea, sormena suspertzea, garapen kognitibo handiagoa eta etorkizunean eskolan eta arlo profesionalean izango dituzten erronketarako hobeto prestatzea.
Saioetan, jolas-jarduerak egingo dira; jokoak, istorioak eta abestiak erabiliko dira ondoren agertzen den eskemaren arabera. Ingelesezko ahoskera lantzeari garrantzi berezia emango zaio:

 

Eguerdiko tartea une egokia da ingelesa ikasteko; izan ere, umeentzat atsedenaldiko tartearen luzapena da eta, gainera, jarduera giro ezagunean egiten dute, haien geletan eta haien ikaskideekin. Modu horretan, gustura eta lasai sentitzen dira.