Arrauna

 Adina: DBH-tik aurrera.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Deustuko Arraun Elkarteko instalazioetan antolatutako entrenamendu eta txapelketen dinamikan parte hartuko dute. Kopurua batela betetzeko beste bada, Deustuko Ikastola izenarekin parte hartu ahal izango dugu. DBH 3. mailatik aurrerako ikasleak Deustuko Arraun Taldearen partaide izango dira.

Kirol honen helburuak besteak beste honako hauek dira: ikasleek arrauna ezagutzea; elkartasun eta talde lana baloratzea; indarra eta erresistentzia lantzea; euskal kirol hau garatu eta mantentzea.

Datak: Ekintza hau urritik maiatzera garatzen da.

Adinak: Instalakuntzen ezaugarriak kontutan hartzen arrauna egiten asteko adin egokiena 12 urtetik aurrera da (DBH1). Hala eta guztiz ere, LH5 edo LH6ko ikasleren bat interesatuta da, posiblea da inskribatzea.

Ordutegiak:

Entrenamendu egunak irailan finkatuko dira. Entrenamenduak arratsaldez ohi dira baina neguan igandetan goizean ere entrena daiteke, egunaren argia aprobetxatzeko. Lehiaketak larunbat arratsaldez dira, beraz, guztiz bateragarri da beste kirola baten praktikarekin.

Lekua: Deustuko Arraun Taldea, Deustuko erribera.

Utzi erantzuna