Herri Kirolak

 Adina: LH3-tik aurrera.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Begiratu testua

Urtero bezala, ikasturte honetan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Euskal Kirol Federazioarekin batera ikastolako umeei Herri Kiroletan parte hartzeko aukera eskeiniko du.

Lehiaketa urtarrilean hasiko da eta urtarriletik maiatzaren bitartez hiru edo lau jardunalditan banatzen ohi da, urtarriletik apirilera eta Deustotik hurbil dauden Kirol-Instalazioetan ospatzen dira (Indautxu, Erandio, Etxebarri, Mungia…). .

Topaketak igande goizetan ospatzen dira eta ordu beteko iraupena izaten dira. Horregatik, beste kirol lehiaketekin (saskibaloia, futbola, eskubaloia…) bateragarria da kirol hauen txapelketak larunbat goizean ospatzen dira eta.

Ikasleek 3.LH tik 2.DBHra parte izan ahal dute. Taldeak mailaka antolatzen dira. Taldea osatzeko jokalarien kopurua gutxienekoa 8 da eta gehienezkoa 13 umez izango da. Mailak honako hauek dira:

  • Benjamina: LH3, LH4
  • Alebina: LH5, LH6
  • Haurrak: DBH1, DBH2.

Txapelketaren antolakuntza talde kopuruaren arabera egiten da. Beraz egutegia, tokiak, orduak eta beste detaile guztiak azaroaren amaieran ezagutarazten dituzte.

Ikastola bakoitzak nahi duen talde beste apunta dezake, baldin parte-hartzaileen gehienezko eta gutxieneko kopurua errespetatzen bada.

Topaketa bakoitzean Euskal Kirol Federazioa epaileaz, beharrezko materialaz eta guztiaren kontrolaz arduratuko da.
Umeak lehiaketan dauden bitartean gutxienez arduradun-entrenatzaile batekin egon beharko dira.

Irailean ospatuko dugun informazio bileran jardueraren funtzionamendua antolakuntza eta dinamika azalduko da.

Informazio gehiago topatuko duzue Bizkaiko federazio orrian (asfedebi), Herri Kirolak atalean. Bertan ere arautegia dago.

Utzi erantzuna