Karatea

 Adina: HH4-tik LH5-ra.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Karatea arte martziala da. Praktikatzean autokontrola eta nortasuna lantzen da, oldartasuna kontrolatzeko balio du ariketa fisikoa eginez (malgutasuna, lateralitatea, koordinazioa…). Ondo pasatzea eta talde lanean aritzea garatu nahi da.

Monitorea: Gure oraingo monitorea Asier Cordero Turreintes da, Gerriko Beltza, 2.Dan

Klaseak: Astelehena, astearte, asteazken eta ostegunetan 17:15tik-18:15era.
Umeak 5 urtetik gora har dezakete parte, eta egun bakar bat edo bi egun joan daitezke. Taldeak sortzeko ez da maila edo adina kontutan hartzen. Hau da, taldeetan adin eta maila desberdinetako umeek hartzen dute parte.
Klaseak urrian hasten dira eta maiatzean amaitzen dute.

Apuntatzeko, hobe da ekainean egitea, datorren kurtsorako zerrendak pasatzen direnean. Behinbetiko zerrendak irailean egiten dira, bilera orokor bat egin eta gero. Bilera horretan, talde finkoak egiten dira umeen beharrak eta talde bakoitzeko ume kopurua kontutan hartzen.

Kurtsoan zehar, erakustaldi batzuk egiten dira, gurasoak ere umeen aurrerapenak ikusteko.

Klaseetarako Kimonoa eraman behar da. Ume bakoitzak berea erosi behar du, baina posiblea da kimono edo zinturoi erabilitako batzuk edukitzea. Interesa baduzu esaiozu arduradunari, edo kontakatu gurekin.

Utzi erantzuna