Futbol-5

2015-2016 ikasturtetik aurrera kirol-batzordeak FUTBOL diziplina proposatu nahi duela eskolaz kanpoko ekintzen barnean. Taldeak mixtoak izango dira, neskamutikoez osatuta. Dokumentu honetan topatuko duzu gure proposamena.

Helburuak

  • Euskara ikastetxeko arlo eta atal guztietako hizkuntza izanik, eskolaz kanpoko partaideen artean hizkuntzaren erabilera sustatzea eta bermatzea.
  • Pertsonaren trebakuntza osoa garatzeko haren gaitasun guztiak hartzea kontuan.
  • Kirolari gure bizitzan tarte edo toki bat eskaintzeko jarrerak lantzea.
  • Jarrera egokiak lantzea: zelaian zelan egon eta jokatu, epaile edo aurkariengana zelan zuzendu,
    jokoaren arauak landu…
  • Aukera-berdintasuna lantzea: eskolako haur guztien partaidetza bultzatuko da, sexua, arraza eta
    mugitzeko gaitasuna edozein direla ere. Parte-hartzeari eta ahalegintzeari garrantzia emango zaio eta
    ez horrenbeste irabazteari.
  • Ikasleen arteko elkarlana bultzatzea talde kirol eta jardueretan. Ikasleek primeran pasatzea.

Kategoriak

Eskaeraren arabera sortuko dira kategoriak. Edonola ere Kategoria baxuak aurrera egin ahala, hurrengoak sortzen joango lirateke.

  • Benjaminak: 8-9 urte
  • Kimuak: 10-11 urte
  • Umeak: 12-13 urte
  • Kadeteak: 14-15 urte
  • Prebenjaminak: 6-7 urte: LH1 eta LH2. Mailako ikasleek Kanpoko ekintza honetan parte hartzeko aukera izan dezakete baina berezitasun batzuekin:
    Ikastolan multikiroletako extraeskolarra bultzatzen da eta gainera 8 urte izan arte Eskola Kirolean parte hartzea ez dago baimendua. Hori dela eta, lehen zikloko (LH1 eta LH2) ikasleek, nahi izanez gero, multikiroletako extraeskolarrean apuntatuta izatearen baldintzarekin, astero futboleko entrenamendu saio bat eukiteko aukera izango dute eta urtean zehar, noizbehinka (6 asteburu askoz jota) beste ikastola edo ikastexe batzuekin futboleko topaketak egiteko aukera izango dute.

Espezialitateak : Futbol 5
Urteak aurrera joan ahala bestelako kategoriak aztertuko lirateke.

Utzi erantzuna