Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatean haurra izaki global bezala ulertzen da eta garapen psikomotor orekatua emango dion sistema sortzen da.

Haurrak bere ekintzaren bidez bere emozio sakona atera dezakeen egoera sortzen da, bere joko naturalaren bidez ekintza sensoriomotorra adierazten du eta barruan daukana ateratzen du.

Sinbolizazioaren bidez, jolasa eta plazerraren bidez bere beldurrak lantzeko aukera dauka; ekintzaren bidez bere pentsamendua sortuko du, taldearekin harremanak garatuko ditu eta eta honekin batera bere heltze prozesuan identitatea sortzeko lagungarriak izango zaizkion esperientziak biziko ditu, bera izanik aktore eta eraikitzaile prozesu hontan.

Alderdi biologikoetan heldu ahala, alderdi kognitibo eta emozional, psikologikoetan… ere heltzen da, ingurunearekiko harreman-dinamikan.

Psikomotrizistaren eginbeharra haurraren jokoarengana hurbiltze pertsonalizatua burutzea da.

Bere identitate eta beharrak errespetatuz, ziurtasuna eta babesa eskeintzea da, askatasuna eman eta beharrezkoa denean eskuhartzea eta inplikatzea, inbaditu gabe; beharrezkoak diren mugak presente eginaz.
Komunikazio egoerak bultzatzea, bere buruarekin, bestearekin eta ingurunearekin.

Utzi erantzuna