trikitixa

Musika

Badira urte batzuk, Deustuko Ikastola bereen ikasleen musika extraeskolarra eskaintzen hasi zen.
Hain zuzen ere, orain dela hamaika urte hasi zen talde txiki bat. Talde hori urtez urte handitzen joan da eta egun, ikaslek gehien duen aktibitateetakoa da; adin ezberdinetako umeek hartzen dute parte, 3 urtetik 16 urte arte eta eguerdian lantzen da.
Umeak Euskal Herriko musikarekiko kontaktuan hasteko eta garatzeko Kepa Junkera eta Ibon Coteronen eskutik “Lur Soinuak” elkarteak duten irakaslekin kontatzen dugu.
Gure musika eta gure kulturaren musika tresnak ezagutzea bultzatu nahi dugu. Triki, pandero, txistu eta kitarra jotzen ikasten, gure ohituetara hurbildu nahi ditugu gure ikasleak. Hori da gure asmoa, musika tresna hauen ezagutzea, ez mugatzea ikasgelara, baizik eta kalera irtetzea, naturaltasunez, gure ohituekin bat eginda.

Asmo horrekin lantzen da eskolaz kanpoko aktibitate guztiak. Ezagutzea, bultzatzea eta zabaltzea gure tradizioak eta gure kultura musikaren bitartez.

Utzi erantzuna