Gitarra

 Adina: LH4-tik aurrera.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Gitarrako eskolaz kanpoko ekintza, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailan eta 1.DBH-n ematen da, astean behineko frekuentziaz talde bakoitzeko, ordubeteko klaseak direlarik.
Talde bakoitzeko 5-10 ikasle batzen dira, taldearen arabera.

Klaseotan beharrezkoak izaten dira batetik eta bereziki, gitarra eta bestetik abestien fitxen fotokopiak.
Helburuak hauek dira, ikaslearengan instrumentuarenganako hurbiltasun bat sorraraztea, edozein musika mota jotzeko baliabideak eskaintzea, oinarrizko akordeekin gaur egungo zein aspaldiko abestien interpretazio instrumentala lantzea, akordeen ezagutzaz haien kabuz musika desberdina jotzeko gaitasuna garatzea, akorde serie eta erritmo propioak erabiliz ikaslearen sormena garatu eta indartzea, besteak beste.

Erabiltzen den metodologia musika ezberdinen interpretazioan datza, era honetan akorde eta notak erakutsiz askotan gustuko dituzten abestiekin praktikatuz. Horretarako tablaturak eta akorde serieak apuntatuta dauden fotokopiak erabiltzen dira. Haien motibazio nagusia kurtso bukaerako entzunaldia da, hortik aparte ez dago inolako ekintzarik gelatik kanpo.

Lortu nahi den maila adinaren eta lehenago egindako urteen araberakoa da, aurten hasi diren haurrentzat lortu nahi dena adibidez, akordeen ezagutza eta hauen interpretazioa ahalbidetzea da, oinarrizko diren jotzeko moduak aitzat hartuz musika egiteko modu errez baina efektibo bat bilatuz. Nagusiagoentzat ordea, akorde guztiak exekutatzeko modu desberdinak irakastea da helburu, teknika aurreratuagoak eta zailtasun handiagokoak, azkenik euren kabuz edozein abesti jotzeko posibilitatea ahalbidetu nahian.

Irakaslea: Aimar Fernandez

Musika hezkuntzan diplomatua naiz eta ikastola desberdinetan eskolaz kanpoko ekintzetako irakasle izanekoa. Instrumentuan ordea urteetan Igorreko Astrapalea musika eskolan ikasi izandakoa , inolako titulaziorik gabe.

Utzi erantzuna