Haurrentzako musika

 Adina: HH3-tik LH1-era.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Azken xedea: Musikarekin lehen kontaktua eta asimilazioa

Helburu didaktikoak (zer, nola, zertarako):

  • Jolasen arauak ulertzea eta errespetatzea. Arauak beharrezkoak direla ohartzea eta arautzen parte hartzea.
  • Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratzea errazten duten mugimenduak erabiltzea.
  • Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak arian-arian eta modu aktiboan barneratzea. Gatazkak elkarrizketaren bitartez konpontzeko bidean, parte-hartze gero eta handiagoa izatea.
  • Musika tresnen soinu aukerak aztertzea.
  • Soinu eta erritmo errazak ekoiztea, melodiak interpretatzeko.
  • Mugimenduaren eta soinuaren arteko koordinatzea, jolasak, abestiak eta errimak abiapuntu hartuta.
  • Kultura-inguruneko folklorea aintzat hartzea eta haiekin interesa izatea.

Edukiak:

  • Jolasen arauak ulertu eta errespetatu. Arauak beharrezkoak direla ohartu eta arautzen parte hartu.
  • Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratu errazten duten mugimenduak erabili.
  • Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak arian-arian eta modu aktiboan barneratu. Gatazkak elkarrizketaren bitartez konpontzeko bidean, parte-hartze gero eta handiagoa izan.
  • Musika tresnen soinu aukerak aztertu.
  • Soinu eta erritmo errazak ekoiztu, melodiak interpretatu.
  • Mugimenduaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak eta errimak abiapuntu hartuz.
  • Kultura-inguruneko folklorea aintzat hartu eta haiekin interesa izan.

Ebaluazioa adierazleak:

  • Jolasen arauak ulertzen eta errespetatzen ditu. Arauak beharrezkoak direla ohartu da eta parte hartzen du.
  • Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratu ditu.
  • Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak arian-arian eta modu aktiboan barneratu ditu. Parte hartze gero eta handiagoa du.
  • Musika tresnen soinu aukerak aztertu ditu.
  • Soinu eta erritmo errazak ekoizten ditu, melodiak interpretatzeko.
  • Mugimenduaren eta soinuaren arteko koordinazioa du, jolasak, abestiak eta errimak abiapuntu hartuta.
  • Kultura-inguruneko folklorean interesa du eta aintzat hartzen du.

Aniztasunaren trataera

  • Haur guztien garapena bermatzen da haurraren heltze prozesuaren, interesen eta erritmoa kontuan hartuta.
  • Antolakuntzan mekanismo ezberdinak erabiltzen dira: talde orekatuak, errefortzua eskeintza ezberdinak,…
  • Euskaran, hizkuntzarekiko ezaguera bermatzen da.

Baliabideak

  • Fitxak.
  • Abestiak (abesteko, dantzatzeko, musika tresnekin jotzeko,…).
  • Jolas ezberdinak hainbat helburu ezberdin lantzeko.
  • Musika tresnak (perkusiozkoak).
  • Eskulanak.

Utzi erantzuna