Herri perkusioa

 Adina: LH2-tik aurrera.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Azken Xedea: Musikaren erritmoa barneratzea eta eskura ditugun aukerak musika egiteko ezagutzea.

Helburu didaktikoak (zer, nola, zertarako):

  • Jolasen arauak ulertzea eta errespetatzea. Arauak beharrezkoak direla ohartzea eta arautzen parte hartzea.
  • Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratzea errazten duten mugimenduak erabiltzea.
  • Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak arian-arian eta modu aktiboan barneratzea. Gatazkak elkarrizketaren bitartez konpontzeko bidean, parte-hartze gero eta handiagoa izatea.
  • Musika tresnen soinu aukerak aztertzea.
  • Soinu eta erritmo errazak ekoiztea, melodiak interpretatzeko.
  • Mugimenduaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak eta errimak abiapuntu hartuta.
  • Norberaren ezaugarriak balioesten eta onartzen joatea, bai eta norberaren aukerak eta mugak ere. Norberaren gaitasunean eta aukeretan konfiantza izatea.

Edukiak

  • Jolasen arauak ulertu eta errespetatu. Arauak beharrezkoak direla ohartu eta arautzen parte hartu.
  • Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratu errazten duten mugimenduak erabili.
  • Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak arian-arian eta modu aktiboan barneratu. Gatazkak elkarrizketaren bitartez konpontzeko bidean, parte-hartze gero eta handiagoa izan.
  • Musika tresnen soinu aukerak aztertu.
  • Soinu eta erritmo errazak ekoiztu, melodiak interpretatu.
  • Mugimenduaren eta soinuaren arteko koordinazioa, jolasak, abestiak eta errimak abiapuntu hartuz.
  • Norberaren ezaugarriak balioestu eta onartu baita norberaren aukerak eta mugak ere.

Ebaluazio adierazleak

  • Jolasen arauak ulertzen eta errespetatzen ditu. Arauak beharrezkoak direla ohartu da eta parte hartzen du.
  • Espazioaren, erritmoaren eta denboraren lehen nozioak eskuratu ditu.
  • Portaerazko jarraibide egokiak eta bizikidetzako oinarrizko arauak arian-arian eta modu aktiboan barneratu ditu. Parte hartze gero eta handiagoa du.
  • Musika tresnen soinu aukerak aztertu ditu.
  • Soinu eta erritmo errazak ekoizten ditu, melodiak interpretatzeko.
  • Mugimenduaren eta soinuaren arteko koordinazioa du, jolasak, abestiak eta errimak abiapuntu hartuta.
  • Norberaren ezaugarriak balioesten eta onartzen ditu baita norberaren aukerak eta mugak ere.

Aniztasunaren trataera

  • Haur guztien garapena bermatzen da haurraren heltze prozesuaren, interesen eta erritmoa kontuan hartuta.
  • Antolakuntzan mekanismo ezberdinak erabiltzen dira: talde orekatuak, errefortzua eskeintza ezberdinak,…
  • Euskaran, hizkuntzarekiko ezaguera bermatzen da.

Baliabideak

  • Jolas ezberdinak hainbat helburu ezberdin lantzeko.
  • Musika tresnak (perkusiozkoak).
  • Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objektuekin musika sortzea.
  • Eskulanak.

Utzi erantzuna