Txistu

 Adina: LH3-tik aurrera.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Txistu eskolaz kanpoko ekintza, lehen hezkuntzan 3.mailatik 6.ra eta DBH-n ematen da, astean behineko frekuentziaz talde bakoitzeko, ordubeteko klaseak direlarik eta 45minutoko klaseak,ikasle kopuru arabera. Talde bakoitzeko 3-4 ikasle batzen dira, taldearen arabera.

Materiala
Klaseotan beharrezkoak izaten dira batetik eta bereziki, Txistua edo Poxpolina eta abestien fitxen fotokopiak.
Abestiak nik egindako transkribaketak dira eta ere errepertorio tradizionaletik atera.
Helburuak

  • Partiturak irakurtzea.(klabea, alterazioak, tempo, errepikapenak, intonazioa….)
  • Euskal errepertorioa lantzea (Kantak eta dantzak).
  • Gaur egungo musikatik ateratzen diren melodiak jotzea.
  • Tresnaren eskala kromatikoa eta artikulazioak menperatzea.

Erabiltzen den metodología

  • Lehenengo denok batera abestia abestea.
  • Bana-bana jotzea.
  • Bukatzeko denok batera jotzea , bi ahotzez izan ahal bada.

Irakaslea: Xabier Urrutikoetxea
Txistua Bilboko musika eskolan ikasi nuen 10 urtez. Arantzarte Dantza Taldean (Igorre) txistulari nagusia naiz. Leku askotan eta Europako festibal garrantzitsuenetan jo dut.(Frantzian, Alemanian, Italia…). Beste soinu-tresnak ere ikasi eta jotzen ditut, bateria eta gitarra. Bateria eta txistu irakaslea naiz Astrapalean Musika Eskolan (Igorre) eta MS School-en (Getxo)

Utzi erantzuna