Mahai Tenisa

 Adina: LH5-tik DBH2-ra.
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Tokia: Estalitako patioa.
Monitorea: Bizkaiako federazioko mahaitenis monitorea,  David Alsonso

Mahai tenisa astelehenetik ostiralera egiten den jarduera da, 13:00-14:00 LHko ikasleekin eta 14:00-15:00 DBHko ikasleekin. Taldea irtengo balitz, arratsaldeko saio bat ere eskeintzen da  ostegun arratsaldetan 17:00-18:00. Saio hau txapelketetara zuzenduta dago, teknika hobetu eta joko maila handitu nahi duten umeei zuzenduta dago.

Urtean zehar umeei bi txapelketa motetara joateko aukera ematen diegu:

1.- Bizkaiako eskolen liga: hilabetean behin jolasten da ostiral batetan 18:00-20:00 bizkaiako zentroren batetan. 3-5 ume bitarteko taldeak egiten dira.

2.- Banakako txapelketa piramidala: hilabetean behin jolasten da larunbat batetan 10:00-13:00, eta banaka jolasten da.

Umeek ez dituzte palak erosi behar, ikastolak klaseetarako behar diren palak, pelotak eta materiala baitu. Txapelketetan partehartzeko komeni da txapelketetako pala erostea. David gure entrenatzaileak gaiaren inguruan aholku eman diezazueke.

Entrada web David Alonso: Fotograf????as del deportista de tenis de mesa y nataci????n

Esteka honetan informazio gehiago duzue eskuragarri, txapelketa eta mahai tenisarekin erlazionatutako beste hainbat ekimenen inguruan.

Utzi erantzuna