Jantokiko eredu berria aukeratzeko prozesua

BERRIA: Lizitaziorako plegua eta dokumentazioa eskuragarri!!

Jantokiko zerbitzua kontratatzeko Guraso Elkartetik prestatu dugun lizitaziorako plegua eta dokumentua hemen duzue eskuragarri.

EZOHIKO ASANBLADAN ONARTU ZEN JANTOKIKO EREDUA

Urtarrilaren 23ko ezohiko asanbladan erabilitako dokumentazioa duzue hemen. Guraso elkarteko juntak proposatutako eredua onartu zen asanbladan.

  • Ezhoiko asanbladarako deialdia gai ordenarekin, hemen.
  • Guraso elkarteko juntak proposatutako eredua, hemen.
  • Aurkezpena bileraratik irtendako ideia nagusiekin, hemen.
PROZESUAREN DESKRIBAPENA ETA SORTUTAKO DOKUMENTAZIOA

Aurten jantokiko eredu berria aukeratuko dugu. Horretarako Guraso Elkartetik partehartze prozesua zabalduko dugu, gu guztion ekarpenekin gure jantoki eredu erabaki dezagun. Prozesuaren faseak irudi honetan laburtzen dira eta detailean dokumentu honetan dituzue. Eta, jantokiko gaur egungo egoera azaltzen duen dokumentua hemen duzue.

Lehengo saiotik irtendako dokumentazioa.

Lehengo saioan – Gure Jantokia ORAINA – erabili genuen gidoia hemen duzue eskuragarri. Eta jarraian lau dokumentu gehigarri hauek dituzue:

  • Lan taldeetan hitzegindakoa eta konpartituakoa, hemen.
  • Ekarpen indibidualak orri zurietan jaso genituenak, hemen.
  • Zuzenean landu ez ziren gaiak baina bilerara hurbildutako batzuek azpimarratu zenituztenak landu beharreko gai bezela, hemen.
  • Egindako galderei erantzunak, hemen.

 

Agur bero bat,

Jantoki eta partehartze batzordeak.