Ordutegi aldaketarako prozesua

Ikastolako zuzendaritzatik ordutegi aldaketarako prozesua martxan jarri da. Orri honetan bilduko dugu prozesuaren inguruko informazio guztia. Proposamena eskuragarri duzue  dokumentu honetan, eta prozesuaren laburpena egun eta mugarriekin hemen duzue:


Ohiko galderak

  1. Nola antolatuko dira asteazken arratsaldeak?

Asteazken arratsalderako ikastolak espazio bereziak jarriko ditu nahi duten LHko umeek etxerako lanak egin ditzaten. Guraso elkarteak eskolaz-kanpoko eskaintza zabalduko du, umeak 16:30etan jasoko dituzten familiek aktibitate desberdinak aukeratu ahal izateko.

  1. Curriculum-a beteko al da?

Bai, curriculuma beteko dugu. Proposatutako ordutegi aldaketarekin HHko umeek Eusko Jaurlaritzak ezarritako minimoa baino ordu erdi gehiago egingo dute, eta LHko umeek ordubete gehiago.

  1. Zertarako behar dituzte irakasleek asteazken arratsaldeak?

Ezinbesteko dugu irakasle guztiok klaserik gabeko ordu berdineko tarteak izatea, eta hori izango da asteazken arratsaldea. Horrela HH, LH eta DBH arteko irakasleen koordinaziorako baliatuko ditugu ordu horiek, baita ere teknologia berrietan eta irakaskuntza metodologia berrietako kurtsoak egiteko ere. Azkenik ordu horiek, ikasturteko garai konkretuetan, familiekin bilerak egiteko ere erabiliko ditugu eskola-ordutegitik kanpo.

  1. Zergatik asteazkena eta ez ostirala?

Ulertzen dugu familia askorentzat ostiral arratsaldea aukerarik onena litzatekeela, asteburua familiartean luzatzeko aukera emango bailuke. Tamalez, Eusko Jaurlaritzako araudiak ostirala zeregin hauetarako ezin dela erabili esaten du.

  1. Zergatik behar duzue ebaluazioa egiteko denbora?

Lehen hezkuntzan, gelako ebaluazioa egiteko gelako irakasle guztiak batzen gara ikuspegi osoagoa izateko eta ebaluazio bateratu eta adostua egiteko. Ordu osagarriak ez ditugunez bilera horiek ordutegitik kanpo egiten ditugu, hau da, 8:30etan egiten ditugu gutxienez 10 aldiz hiruhileko bakoitzeko.

  1. Zergatik aurten berriro bozkatu iaz ezetz irten bazen?

Ordutegi aldaketa umeentzat onuragarria izango delako bultzatzen dugu. Iaz proposamenak babes zabala jaso zuen, baina ez zen nahikoa izan baldintzak oso zorrotzak zirelako, hau da, eman zitezkeen bozken 2/3 behar zen. Proposamena onartzeko baldintzat aldatu dira, eta orain emandako bozken 2/3 (estamentuko) behar dira. Beraz, aukera berria dugu iaz babes oso zabala jaso zuen proposamena onartzeko.

  1. Nola bozkatuko dugu?

Bi aukera izango dituzue, elektronikoki bozka ematea, banako bakoitzak bozka bakarra ematen duela bermatzen duen sistema seguru baten bitartez. Bozka elektronikorako zuen ordenadoreak erabil ditzakezue, edota ikastolak erabilgarri jarriko duen ordenadore bat. Eta bozka paper bidez eman nahi duzuenontzat, hautetsontzi bat prestatuko dugu urtarrilaren 17an bozkatu dezazuen. Prozesu osoan pertsona bakoitzak bozka bakarra emango duela bermatuko dugu.

  1. Zergatik gehitu da DBHko ordutegi aldaketa? Eta zergatik azken orduan?

DBHko ordutegi aldaketa Guraso Elkarteak egindako eskari bat da, ordutegia aldatzeko aukera egonda DBHko ordutegiak ere hobetzeko asmoz. Gaur egun DBHko umeen sarrera ordutegia desberdina da asteazken eta ostiraletan, eta horrek egunaren arabera ordutegi desberdinak izatea suposatzen du, adibidez oheratzeko, esnatzeko, gosaltzeko,….

Proposamena hau azken orduan gehitu da, GEak eskaria Urrian egin zigulako. Azaroan aukerak aztertu dira, proposamena eusko jaurlaritzako araudia, ikastolako eredua eta jantokiko ordutegiekin bateragarria izan zedin. Azkenik abenduaren hasieran proposamen adostu bat lortu da GE juntak, GE batzordeek eta ikastolako irakaslegoak ontzat eman dutena. Eta alde guztiek ontzat eman dutenean proposamen orokorrera gehitu dugu.

  1. Familiekiko bilerak asteazkenetan egingo dira soilik?

Ez, irakasleok asteazken arratsaldeak libre izanez, familiekiko bilera asko ordutegi horretan egiteko aukera izango dugu. Baina asteko beste orduetan ere egingo ditugu, orain arte lez.

  1. Semea edo alaba batzen badut asteazken arratsaldeko 16_30etan, zenbateko kostua izango du tarte horretako zaintzak?

Asteazken arratsaldeetako 15:00-16:30 ordu bitartean umeak zaintzeko, Guraso Elkarteak haurtzaindegi zerbitzua kontratatuko du, orain goizetan egiten duen lez. Kontuan hartuz haurtzaindegia orain 250€ dela urteko 7.5h ordu astero geratuz gero, uste dugu 50€ baino gutxiago izango dela ikasturte osorako. Gainera ordu tarte horretan eskolaz kanpoko jarduerak eta biblioteka, bertako pertsonalarekin, ere izango dira beraz uste dugu haurtzaindegi zerbitzua merkatuko dala.

  1. Haurtzaindegia izango al da 16:30etik aurrera?

Guraso Elkarteak ez du aztertu aukera hori, gaur egun ere ez dagoelako haurtzaindegirik eskolak amaitu ostean. Baina, proposamena entzun ostean, Guraso Elkartearen Batzordeak aztertuko du zerbitzu hori eskaintzeko aukera, ordutegiak, espazioak eta kostua.

  1. Zein da eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zehatza?

Guraso Elkarteko eskolaz kanpoko jardueren batzordeak asteazkenetako 15:00-16:30 ordu bitarterako aukera zabaltzeko konpromisoa hartu du, beste egunetakoa nahastu barik. Eskaintza zehatza onartuko da ordutegi aldaketa aurrera badoa eta jakinaraziko da maiatzean eskolaz kanpoko jardueren eskaintza orokorrarekin batera. Arinago ez da egingo talde guztien artean txandak, ordutegiak, kontratu luzapenak… adostea zaila delako, beraz, lan hori egingo da soilik ordutegi aldaketa aurrera badoa.

  1. Zeintzuk izango dira jateko txandak DBHn ordutegia aldatzen bada?

Jateko txandak aldatuko dira asteazken eta ostiraletan soilik, egun horietan 14:00etan amaituko dutelako. Ikasleek ordutegi zabalagoa eta ikasle nagusienek talde txikiagotan jan dezaten, asteazken eta ostiraletan jantokiko ordutegia 15 minutu luzatuko da. Hauxe izan daiteke proposamen bat:

Ezkerrekoa da oraingo ordutegia, astelehen, astearte eta ostegunetarako mantenduko dena eta eskumakoa asteazken eta ostiralerako proposatzen dena. Aldiberekotasun handieneko tarteak itzaldu egin dira.

  1. HHko arratsaldeko sarrera 14:30etan izango da eta ordu horretan LHko umeak jolastokian egongo dira. Zelan kudeatuko da ikastetxerako sarrera?

Ikastetxeko atea 14:15ean zabalduko da familiak sar daitezen eta lagunduko diete umeei aldagelen alboko sarrerako ateraino. Ikastola arduratuko da etxean jaten duten HHko eta LHko umeei sarrera errazten.

  1. Posible al da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ordutegiak banaka bozkatzea?

2017-2018 Kurtso hasierako ebazpenean irakurrita ez dela posible deritzogu. ordutegiak_jantokiEbazpenean Proposamena bozkatu behar dela aipatzen da, hau da proposamen bakarra. Gure kasuan Proposamena-k haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ordutegiak barne hartzen ditu.