Lomce eta Heziberriren kontrako mobilizazioak

LOMCE - Heziberri - Kartela

Dakizuenez, errebaliden kontrako mobilizazioak deituko ditugu urriaren 26an, LOMCE eta Heziberrik jasotzen dituzten elementu kezkagarrienetakoak. Herrikoak (Nafarroako ikastetxe publikoetako gurasoen federazioa) eta ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek ere deitu dituzte mobilizazio hauek. Mobilizazio hauetan parte hartzera deitzen zaituztegu zuen seme-alabekin batera.

 1. Geldialdiak ikastetxeetan: Ordubeteko geldialdiak egingo dira ikastetxeetan goizean. Hezkuntza-komunitateko gainontzeko kideekin batera adostu ordua eta ezaugarriak (nola atendituko diren ikasleak, eta abar). Elkarrekin LOMCE eta Heziberrik inposatzen dizkigun errebalidak gaitzestera animatzen zaituztegu.


2. Manifestazioak: Egun berean hiriburuetan antolatu diren manifestazioetan parte hartzera deitzen zaituztegu

.Eguna : Urriaren 26 an

·Ordua: 18:00etan.
·Lekua: Bilbo (Hezkuntza delegaritzaren aurrean, Gran Via 85 )

BIGE Gurasoen Elkartea
 

Errigora kanpaina: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka.

Kaixo!

I kasturte honetan ere Errigora kanpaina zabaltzen ari gara ikastolan.
50 Euroren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso
dezakezu: Aurten produktu ezberdinez osatutako bi saski izango dituzue aukeran
(Saski zuria eta beltza), Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta
nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun
nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari
esker.

Irakurri informazio guztia hemen

Kanpoko ekintzak: matrikula irekita

Guraso agurgarriak:

Aurten, eskolaz-kanpoko aktibitateak INIKA aplikazioaren bidez kudeatuko ditugu. Aplikazio hau Ikastolak erabiltzen du administrazio kudeaketarako eta denok jaso dugu erabiltzaile eta klabea bertan sartzeko. Batzuek kurtso hasieran jaso zenituzten, eta beste batzuek orain dela gutxi. Datu horiek galdu badituzue, Ikastolako idazkaritzan berreskuratu ahal izango dituzue.
Aplikazioan sartzeko esteka zuzenak topatuko dituzu Ikastolako webguneetan:

www.deustukoikastola.net
www.deustukoikastola.org

edo ondoko esteka zuzena erabili:
http://212.142.159.144/eInika/login.aspx?ReturnUrl=%2feinika%2fdefault.aspx
Aplikazioan sartuz gero, ‘Kudeaketa+/Kanpo ekintzak’ aukeratu inskripzioa egiteko. Laguntza ematen duen dokumentu bat ere bertan topatuko duzu ‘+Info’ atalean.

Inskripzioa ekainaren 3tik 10era egin behar da.

Arazoren bat izatekotan, zalantzak bidali honako helbide honetara:
Komunikazioa@deustukoikastola.org
Bestaldetik, asteazkenak 8 eta ostegunak 9 15:00etatik 16:00etara Guraso Elkarteko gelan egongo gara laguntzeko (idazkaritzako atetik sartu behar da ordu horretan). Mesedez zure erabiltzaile eta klabea ekarri.

Deskargatu guttun hau

 

EKAIN ETA IRAILEKO ARRATSALDEAK

Familia hori:

Ondoren doan informazioa ekain eta iraileko arratsaldeko ekintzetan apuntatzeko da.(Batean edo bitan eman dezakezue izena).

 IRAKURRI ONDO, MESEDEZ, ETA BETE AHALIK ETA ONDOEN. ESKERRIK ASKO.

EKAINEKO ETA IRAILEKO ARRATSALDEAK

JOLAS ETA KIROL EKINTZAK

( Zuen seme-alabei gogorarazi jolas zuzenduak direla eta ez jolas libreak)

  • DATAK: EKAINAREN 1etik-23ra eta

IRAILAEAN lanaldi jarraian dagoenean (egutegiaren arabera)

  •  ORDUTEGIA: 15:00 etatik-16:30era
  • ADINA: 2 urtetik-12 urtera arte (HH2tik-LH6ra)

SEME-ALABEK EKINTZA HAUETAN PARTE HARTZEA NAHI IZANEZ GERO dagokion diru sarrera kontu zenbakian sartu  eta INSKRIPZIO ORRIA BETETA eta ordainagiria  GURASOAK elkartearen  BUZOIAN  utzi. (IDAZKARITZA ONDOAN)  MAIATZAREN 20a BAINO LEHEN.

Musika jaialdiak: Maiatzak 24, 25

Guraso agurgarriak,

Aurtengo musika emanaldia bi egunetan ospatuko da, 17:30etatik aurrera:

• Maiatzak 24: Haurrentzako musika (HH3-5) eta Herri perkusioa (LH1-3)
• Maiatzak 25: Txistu, Gitarra eta Triki (LH4-DBH).

HH3-LH3koek monumentu ondoan itxarongo dute eta 17:15etan berton jasoko ditu
beraien musika irakasleak laguntzaile batekin batera.

Gurasoak patioko sarreratik sartuko dira jantokira.

Entzunaldia amaitutakoan parte hartu duten guztiei azkaria eskainiko zaie.

Boluntarioak behar ditugu eszenatokia montatzeko eta desmontatzeko, animatzen bazara kontaktatu musika@deustukoikastola.org

 

Udalekuak Ikastolan!

Aurten ere “Gazteolak” eta “Deustuko Ikastola Guraso Elkartea” elkarteek kirol eta kultura udalekuak antolatuko dituzte: areto-futbolabertsodantza modernoa, jolas-kanta eta  saskibaloia.
Deustuko Ikastolako instalazioek aukera paregabea eskainiko digute udako egun horietan ondo pasatzeko, kultura eta kirola bat eginez eta noski, EUSKARAZ!!!

Seme-alabek ekintza hauetan parte hartzea nahi izanez gero, dagokion diru sarrera kontu zenbakian sartu eta orria beteta eta ordainagiria gurasoak elkartearen buzoian utzi. (idazkaritza ondoan) MAIATZAREN 20a BAINO LEHEN.

Informazio eta inskripzio orria hemen eskuragai