Parkour

 Adina: LH4tik aurrera
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean bitan

Desplazamenduaren artea lehiarik gabeko jarduera fisiko bat da non inguruneko oztopoekin batera mugitzen garen eta mugimendu hori segurtasun osoz garatzea eta hobetzea den helburu. Honen barnean estilo desberdinak aurki daitezke; oro har, parkour-a efizientzia eta bizkortasunean zentratzen dena eta erabilgarritasuna duena helburu, eta free-running-a, autoespresiorako lekua utziz, akrobatikoagoa eta libreagoa izan ohi dena.

Horregatik, diziplina zabal honek askotariko jauziak, lurreratzeak, oreka motak, oztopo-jauziak, eskalada teknikak, kulunkatzeak, etab. biltzen ditu eta hiriko zein naturako espazio ziurgabeetan aplikatzen. Hala eta guztiz ere honakoa ez da mugimendu soila; sormena, autoezagutza, esfortzua, kooperazioa, altruismoa, segurtasuna eta ongizatea, entrenamendu lekuak zaintzea, etab. berezko filosofia eta balioak ditu.

Ikasturteko helburua desplazamenduaren artearen hastapen seguru eta dibertigarria da; filosofiaz blaituz, oinarrizko teknikak jorratuz eta erorketetan norbere burua babesteko babes-teknikak landuz (judo edota aikidoan ohi den moduan). Era horretan, ikastolako gimnasioa, patioak eta guneak eta ikastolaz kanpoko ingurune hurbila esploratuko ditugu, Deustuko auzoa bera jarduera fiskoz betez. Gainera, edozeinek har dezake parte eta bere mailako erronken bidez bere erritmoan aurrera egin lehiarik gabeko giro ludikoan.