Robotika

 Adina: LH1-tik DBH4ra
 Kuotak 
glyphicons_054_clock Ordutegiak
glyphicons_054_clock Maiztasuna: Astean behin

Robotikako eskolaz kanpokoa lehen hezkuntzatik abiatu eta bigarren hezkuntzan zehar ere garatzen den jarduera da. Jarduera/tailer hauen helburua STEAM (science, technology, engineering, arts and maths) arloak garatzea da. Horretarako robotika eta programazio jarduerak erabiliz. Kurtsoka landuko diren teknologiak, baliabideak eta umeen gaitasunak dokumentu honetan dituzue zehaztuta. Beste dokumentu honetan informazio gehigarria topatuko duzu.

Jarduera hauen bidez umeek lan kolaboratibo/kooperatiboa landuko dute beraien lidergo, autonomia eta garapen pertsonaleko gaitasunak garatuz. Talde bakoitzeko gehienez 16 ume izango dira LHn eta 20 ume DBHn. Taldeka egingo dute lan, gaia eta proiektuaren arabera 2-4 umetako lan taldeetan  antolatuz. Jarduera euskeraz izango da baina ingelesezko terminologia ere erabiliko dute. Eta materiale guztia (robotak, ordenadoreak, programak, plakak, …) prezioaren barne daude.