Jantokia

Jantokiko kudeaketa ez zuzena da gurea, zer esan nahi du horrek?

Gurasook arduratzen gara era autonomo batean zerbitzu horretaz, eta ez Hezkuntza Sailak. GASCAenpresa kontratatzen dugu horretarako eta bera, inguruko dendetan kalitatezko elikagaiak erosi eta bazkaria ikastolan bertan prestatzeaz arduratzen da. Baita jantokiko langileriaren kudeaketaz

600 ume inguru gelditzen dira egunero ikastolan bazkaltzeko.  Esteka honetan topatuko duzu eguneroko menua.

Umeak txandaka joaten dira jantokira ordutegi honekin:

  • 12:30 HH2 (bere gelan), HH3, HH4, HH5
  • 13:00 LH1, LH2, LH3
  • 13:30 DBH1, DBH4
  • 14:00 LH4, LH5, LH6, DBH2, DBH3

Jantokiko kuotak, umea gelditzen diren egun kopuruaren arabera da, eta esteka honetan kontsulta daitezke.

Utzi erantzuna